Juan Carlos Egillor margolari eta ilustratzailea hil da

Bizkaie! 2011-03-23 13:27   kulturbiz

Juan Carlos Egillor margolari eta ilustratzailea Madrilen hil zan atzo, 63 urte zituala. Donostian jaioa zan, baina Bilbon eta Madrilen bizi izan da. El Correo Español, Egin, El País, Fotogramas eta Euskadi Siouxen argitaratu zituan bere lanak.

Egillorrek umore grafikoa landu eban batez be, eta umeentzako liburuetan eta kartelgintzan be aritu zan. Bilboko Aste Nagusiaren lehenengo kartela berak egin eban, 1978an, eta 1987koa be berak egindakoa da. Zinebi Bilboko zinema jaialdik kartelak egin zituan 1978an eta 2008an. Euskadi Sioux aldizkarian be argitaratu zituan bere lanak. Oskorri eta Ruper Ordorikaren diskoetako azalak egin zituan, eta Bernardo Atxagaren umeentzako hainbat liburutan be parte hartu eban.

80ko hamarkadan bideoartearen arloan hasi zan lanean. Bilbao es la muerte beharra zian zan lehenengoa, eta ostean, Menina egin eban. Menina Madrileko Reina Sofia Museoan ikusgai egon zan 1986an. Parisko Pompidou museoan ere izan ziran haren lanak 1990ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu