Harrobia Eskena, Produkzino Eszeniko Profesionalen Barrikuntza zentroa aurkeztu dabe Bilbon
2011-02-18 11:19 kulturbizProiektu barri honen asmoa produkzino eszeniko profesionalerako errendimendu handiko zentro bat martxan jartea da, konpainiek kulturea sortzeko, produziduteko eta konsumiduteko modu barrietara egokitzeko behar dituen metodologia, jakintza eta bitartekoak euki daiezan.
Bilboko Otxarkoaga auzoko eleiza zaharraren goitik beherako zaharbarritzearen ondoren, atzo aurkeztu eben Harrobia Eskena eta konpainia profesionalei zuzendutako errendimendu eszeniko handiko Euskadiko lehenengo zentroak apirilean zabalduko ditu ateak.
Produkzino eszeniko profesionalen barrikuntza zentroak antzerki produkzinoa bultzatu nahi dau, Bilbon zein Euskadin. Profesionalek diseinauta, profesionalei eurei dago zuzenduta, eta barrikuntzearen aldeko apustua egingo dau. Bilboko Udaleko Kultura eta hezkuntza sailagaz sinatutako kolaborazino hitzarmenaren arabera, sektoreko 24 konpainia batzen dituan Eskena Euskadiko Produkzino Eszenikoen Enpresa Alkartearen esku egongo da gune barriaren kudeaketea.
Danetara, 1.000 metro koadroko egoitzea izango dau, hiru mailatan banatuta. Bertan azken barrikuntzakaz hornidutako eszenatokia eta jantzarako aretoa hartuko ditu, besteak beste. Errendimendu handiko zentro eszenikoa izanik, ez da emonaldietarako gune izango, entseguetarako, eszenografiak sortzeko zein lantegi edo mintegi berezietarako gune baino.
Proiektu barri honen asmoa produkzino eszeniko profesionalerako errendimendu handiko zentro bat martxan jartea da, konpainiek kulturea sortzeko, produziduteko eta konsumiduteko modu barrietara egokitzeko behar dituen metodologia, jakintza eta bitartekoak euki daiezan.
Horrezaz gan, artista barriei eta azaleratzen dagozan kolektibo eszenikoei lan munduan sartzen eta enpresa legez sendotzen be lagundu nahi deutse Harrobia Eskenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!