BilbaoEszenak arte eszenikoetan espezializautako irakurketa-gune bat zabaldu dau

Bizkaie! 2011-02-10 13:03   kulturbiz

Ekintza horren helburua liburutegia dinamizetea eta BilboEszenako erabiltzaileei hurreratzea da, baina era dinamikoan eta desbardinean egitea. Era berean, horman idatzi daitekezan testuek bertara doazen personen partaidetza eta sormena sustatu nahi dabe.

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Baliabide Eszenikoen Zentroak, Arte Eszenikoetan espezializautako bere liburutegia ezagutarazoteko ekimen barritzailea jarri dau martxan. Liburutegiak 400 ale baino gehiago ditu, prestakuntzako eskuliburuen eta garai guztietako egileen antzerki lanen artean.

Dinamika erraza da. Egunero, BilbaoEszenatik konbidapena egiten jake hamar personari, Baliabide Eszenikoen Zentrora hurreratu daitezan, liburu jakin baten irakurketaz gozau daien, oso leku berezian: papelez diseinautako eta apainduriko gelatxoan. Eta hormak dira konbidatu horreek eta interesauta dagoan edozein lagunek, amaitu barik dagoen istorioa amaitzeko dituen orriak.

Ekimena orain bi aste jarri zan martxan, eta oso harrera ona lortu dau. Posible da, honezkero, zentroko hormatan, holan hasten diran istorioak irakurtea: (jarraitu zeuk) Loa ezin hartu eta zu ezin lortu…, Hobe izango neban ezagutu ez bazintu, Hobe askoz hobeto, baina ezagutu zaitut. Hau pena, hau poza!

Ekintza horren helburua liburutegia dinamizetea eta BilboEszenako erabiltzaileei hurreratzea da, baina era dinamikoan eta desbardinean egitea. Era berean, horman idatzi daitekezan testuek bertara doazen personen partaidetza eta sormena sustatu nahi dabe.

Ekimena persona guztiei dago zuzenduta, edozein hurreratu daiteke BilbaoEszenaren instalazinoetara, arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara, konbidapen personalizatua jaso ez arren be. Horrezaz gan, nahi dabenek, gauzatu ez ziran pasinozko istorioei edo amaierarik bako maitasunei buruzko Iaiamaitasuna gutunen idazketan parte hartu leikie. Irabazlea maiatzaren 6an ezagutarazoko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu