Aste Nagusiko 115.000 programa banatuko ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2011-08-10 12:40   kulturbiz

Asteon, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak 115.000 programa banatuko ditu uriko etxeetan. Banaketea hilaren 11n hasiko da, eguenean. 10.000 egitarau frantsesez eta ingelesez argitaratu dira lehenengo aldiz, kanpoko bisitarientzat. Zabalguneko eta Loiuko aireportuko turismo-bulegoetan, Udaleko informazino puntuan, eta Alde Zaharreko udaltegian egongo dira.

Asteon, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak 115.000 programa banatuko ditu uriko etxeetan. Banaketea hilaren 11n hasiko da, eguenean. 10.000 egitarau frantsesez eta ingelesez argitaratu dira lehenengo aldiz, kanpoko bisitarientzat. Zabalguneko eta Loiuko aireportuko turismo-bulegoetan, Udaleko informazino puntuan, eta Alde Zaharreko udaltegian egongo dira.

Etxez etxe egingo dan banaketeagaz batera, jaietan 45.000 programa eskuragarri izango dira Zabalguneko, Arriaga Antzokiko, eta Guggenheim Museoaren ondoko Bilbao Turismo bulegoetan, ostatuetan, txosnetan eta Udaltegietan.

Braillez egindako kartel eta egitarauez gan, ikusmen ezintasunen bat dabenek Bilboko Udaltegietan programa egokituak eukiko ditue eskura. Igaz lez, egitarauaren entzuteko moduko bersinoak prestau dira, eta gura dauenaren esku dagoz www.bilbao.net eta www.bilbaofestak.com guneetan.

Udaleko arduradunek jakinarazo dabenez, aurten be Bilbao 2011 Aste Nagusia aldizkaria argitaratuko da, bertan egitaraua ez ezik, ekitaldi eta ekintza guztiei buruzko informazino zehatza eta erabilgarria batuko da. Danetara, 20.000 ale atarako dira. Eskuko telefono bidez be izan geinke Bilboko Aste Nagusiaren barri, izan be egitarau osoa bluetooth bitartez ikusteko aukerea dago.

Pasa dan urteko arrakastearen ostean, aurton be herritarren informazinorako iBilbao teknologia ipiniko dau martxan. 'handitutako errealidadea' izeneko sistemeari esker, eskukoaren bidez edukiak ikusteko aukerea eskaintzen dau. Eskuragarri izango da uriko edozein gunetan, smartphones iPhone 3GS eta 4G eta Android V1.6. erabiltzaile guztientzat. Aplikazinoa euskeraz eta gaztelaniaz dago. Erabilten hasteko, nahikoa da behera kargetea, doban, jagokon aplikazino-dendetatik: iPhone App Store eta Android Market.

Aplikazino horri esker, eskukoaren pantailearen bidez, erabiltzaileak lekuaren ikuspegi erreala dauka. Pantailan markatzaile bat sakatu, eta leku zehatz horretako jarduera eta datu erabilgarriei buruzko informazinoa emoten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu