Bilboko Udalak 'Udako Liburutegiak' ekimena jarriko dau martxan Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan

Bizkaie! 2011-06-29 13:05   kulturbiz

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Udako Liburutegiak programearen hamaikagarren edizinoa jarriko dau martxan datorren barikuan, garagarrilaren 1ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan. Ekimen horren bitartez, liburuak eta aldizkariak jarriko dira guztien esku, eta irakurketea sustatzeko jarduerak egongo dira umeei zuzenduta.

Pasa dan urtean 6.500 persona erakarri zituan Udako Liburutegiak programeak eta aurten Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan egingo da garagarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean.

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Udako Liburutegiak programearen hamaikagarren edizinoa jarriko dau martxan datorren barikuan, garagarrilaren 1ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan. Ekimen horren bitartez, liburuak eta aldizkariak jarriko dira guztien esku, eta irakurketea sustatzeko jarduerak egongo dira umeei zuzenduta.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen horren helburu nagusia, herritarrek liburuakaz eta irakurketeagaz bat egiteko dituen aukerak zabaltzea da. Holan, ohiko zerbitzuez gan (kontsulta, liburuen mailegua, CD-ak, DVD-ak, hemerotekea, Internet, etab.), Bilboko Udal Liburutegiak kalera urtengo dabe udan, Fangoko eta Txurdinagako kiroldegietan eguzkia hartzeko lekuetako eta ugerlekuetako erabiltzaile guztiei liburuak eta irakurketea hurreratzeko, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 19:30etara bitartean.

Programa horren bitartez irakurketa zerbitzua eskainiko da, eta horretarako liburuak —eleberriak, haur eta gazte literaturea, auto-laguntzako liburuak…—, eguneroko prentsa eta aldizkariak jarriko dira guztien esku. Horrezaz gan, ugerleku horreetan liburuen mailegu zerbitzua be erabili ahal izango da. Irakurleek etxera eroan ahal izango ditue interesetan jakezan liburuak, aisia gunean bertan ezarriko dan epearen barruan itzultzeko baldintzagaz. Udal Liburutegien Sareko karnetik ez daben personek bertan eskatu ahal izango dabe. Ohikoa danez, jarduera horreen barruan, irakurketea bultzatzeko tailerrak be antolatuko dira umeentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu