Suediako Göteborgs Fyrverkeri Fabrik, Bilboko Aste Nagusiko XXI. Su Artifizialen Lehiaketako irabazle
2011-08-29 14:36 kulturbizSuediako Göteborgs Fyrverkeri Fabrik piroteknia izan da Bilboko Aste Nagusiko XXI. Su Artifizialen Lehiaketearen irabazlea. Aurten, egun bikoitietan izandako lehiaketearen fasean Europa eta Espainiatik etorritako bost pirotekniak hartu dabe parte, horreen artean, Ipon Pagano Fireworks, Peñarroja, Göteborgs Fyrverkeri Fabrik, Zaragozana eta Vulcano.
Suediako Göteborgs Fyrverkeri Fabrik piroteknia izan da Bilboko Aste Nagusiko XXI. Su Artifizialen Lehiaketearen irabazlea. Aurten, egun bikoitietan izandako lehiaketearen fasean Europa eta Espainiatik etorritako bost pirotekniak hartu dabe parte, horreen artean, Ipon Pagano Fireworks, Peñarroja, Göteborgs Fyrverkeri Fabrik, Zaragozana eta Vulcano.
Göteborgs Fyrverkeri Fabrik Eskandinaviako enpresarik handienetakoa da. 1994. urtean sortu zan, eta hasieratik Suediako su artifizialen hainbat lehiaketa irabazi zituan. Mende barria hasteagaz bat nazinoarteko lehiaketa batean hartu eban parte enpreseak Belgikan lehenengoz, eta baita irabazi be.
Abuztuaren 26an eskaini eben euren lana, eta orduan erakutsitako profesionaltasuna azpimarratu dau epaimahaiak. Batez be, koloreak, aldaera kromatikoa eta argitasuna, erritmoa eta jarraitutasuna, efektuen aldaerea, originaltasuna, kalidade teknikoa, ingurumenagaz batzea, aireko espazioaren betetea eta sonorididadea nabarmendu ditu epaimahaiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!