Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna ospatuko dau irailaren 18an

Bizkaie! 2011-09-08 14:22   kulturbiz

1986an, antzokiak bere ateak edegi zituan barriro eraikinaren birmoldaketearen ostean, 1983ko uriolak sufridu eta gero. Hori gogoratu eta ospatzeko, Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna antolatu dau irailaren 18rako.

Arriaga Antzokiak bere berredegierearen 25. urtemugea jarraituko dau ospatzen publikoagaz, izan be, joandako martiaren 6an, lehenengo ospakizun-ekitaldia hartu eban, Ate Edegien jardunaldi batez eta edade guzietako 6.000 lagun inguru hurreratu ziran. 1986an, antzokiak bere ateak edegi zituan barriro eraikinaren birmoldaketearen ostean, 1983ko uriolak sufridu eta gero. Hori gogoratu eta ospatzeko, Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna antolatu dau irailaren 18rako.

Egun horren helburua da azken mende lauden honetan erakutsitako fideltasuna eta sostengua itzultzea herritarrei, Bilboko jenteari, dobako ikuskizun bat eskainiz. Horren aurkezleak izango dira Emilio Sagi, Arriaga Antzokiaren zuzendari artistikoa, eta Gurutze Beitia artistea. Ikusleek bi saioz gozau ahal izango dabe, 13:00ean eta 19:00retan; bertan, Arriaga Antzokiari lotutako hainbat artista eszenatokira igoko dira diziplina eszeniko guztien ukutu bat eskaintzeko: antzerkia, jantzea, musikea, zirkoa, kabareta, eta abar. Ate Edegien Egun horretaz gozetako sarrerak doban hartu ahal izango dira, jesarleku guztiak bete arte, txarteldegietan, irailaren 17an, zapatuan, eta 18an, domekan (11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik a 19:00etara).

Urrezko amaiera ekitaldia abenduaren 5ean etorriko da, berredegierearen 25 urte beteko diran egunean bertan, eszenatokian egingo dan ospakizun-kontzertu batez, hau da, 1986ko abenduaren 5ean herritarrei ikuskizunak barriro be eskaintzen hasi jaken eszenatokian.

Oroitzapenezko ekitaldi horreek Arriaga antzokiaren filosofia indartzen dabe, hau da, publikoarengana zuzendutako udal antzoki bat izatea, herritar guztiek eta herritar guztientzat pentsautako programazino bategaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu