Bideo-jokorik barritzaileenak erakutsiko ditu HóPLAY jaialdiak Bilboko Alondigan
2011-09-02 14:39 kulturbizTeknologiak eta sorkuntzeak bat egingo dabe bigarrenez HóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdian, Bilboko Alondigan. Jokoak probetako guneak, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak atondu ditue irailaren 2tik 18ra bitartean. Ganera, New Yorkeko Improve Everywhere talde ezagunak flashmob berezia antolatu dau hilaren 3an.
Teknologiak eta sorkuntzeak bat egingo dabe bigarrenez HóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdian, Bilboko Alondigan. Jokoak probetako guneak, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak atondu ditue irailaren 2tik 18ra bitartean. Ganera, New Yorkeko Improve Everywhere talde ezagunak flashmob berezia antolatu dau hilaren 3an. Jaialdiaren aurkezpenean, besteak beste, ekimenaren arduradun Iñigo Cabo, Euskaltel-eko Mikel Astorkiza, BBK Fundazinoko Gorka Martinez, EITB.com-eko Edurne Ormazabal izan dira.
Azkenengo urteetan bideo-jokoak aisialdiaren industria izateaz gan, sormenezko arlo be bihurtu dira. HóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdiaren arduradun Iñigo Caboren esanetan, bideo-jokoak kultura garaikidearen zati dira. Entretenimenduzko industrian garrantzi berezia dabe jokoek, eta lehenago zinemea, literaturea eta musikeari lekua handia kentzeraino.
Bideo-jokoen mundua ezagutarazotea da jaialdiaren helburu nagusia, eta bide batez, Bilbo arlo horretako festibalen mapan kokatzea. HóPLAY-k gero eta indar handiagoa dauka, hazi egin gara igazko aldean. Nazinoartean leku bat izatea da gure asmoa, azaldu dau Cabok.
Joko elektronikoen eta arte alkarreragilearen alde ludikoa, teknologikoa, industriala, kulturala eta soziala ezagutzeko aukerea izango da Alondigan. Kinect edo Nintendo 3DS teknologiak hurretik ikusiko doguz, esaterako. HóPLAY gunean jokorik barrienak probau ahal izango dira, izan be, 60 konsola egongo dira bisitarien eskura.
Irailaren 3an, zapatuan, flashmob berezia egingo dabe Alondigan bertan, New Yorkeko Improve Everywhere taldeak antolatuta. Deialdia Facebook bidez egingo da; parte-hartzaileek ahots-artxibo bat hartu eta euren mp3 irakurgailuetan gorde behar dabe. Hitzordua, zapatuan, 17:00etan da. Eta berrogei minutuz ahots batek jarraibideak emongo deutsez...
Game Weekend tailerra hilaren 3an eta 4an egingo da, Alondigako mediatekan. Bideo-jokoak egiten ikasteko aukera ederra izango da. Dobakoa da, baina beharrezkoa da izena emotea. Irailaren 9an eta 10ean, hainbat gaztek uri ideala sortuko dabe HiriPlay izeneko tailerrean.
HóPLAY EDU Soziala egitarauan lau berbaldi eskainiko ditue: Bideo-jokoen jokalari profesionalak, Hiriarekin jolasten, Jokalari anitzeko jokoak: etsaiak eta lagunak aldi berean eta DigiPen animazioa.
Aurtengo HóPLAY-ren egitaraua zabala da. Irailaren 18ra arte ArtFutura XXI. Etorkizuna berraztertzen erakusketea ikusgai dago Alondigan, eta irailaren 4ra arte, Dimentsioak erakusketan Nintendo 3DS barriagaz egindako argazkiak ikusi daitekez.
Bideo-jokoen Nazinoarteko II. Lehiaketako sari-banaketea irabazleek irailaren 17an egingo da. Hogeita bost finalista dagoz.
HóPLAY-ren ganeko informazino osoa, hemen topauko dozue.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!