Zain Fundazinoa aurkeztu dabe, kultur ondarea ikertzeko eta bultzatzeko

Bizkaie! 2011-07-12 13:05   kulturbiz

Aurkeztu barri dabe Gasteizen ondare kulturalaren ikerketea sustatzea helburu izango dauen Zain Fundazinoa. Barrikuntza proiektuak bultzatu gura ditu Zainek, eta Agustin Azkarate proiketuaren zuzendariak azaldu ebanez, teknologia, ezagutzea eta jarduera ekonomiko barriak sortuko dira

Astelehenean aurkeztu eben Gasteizen ondare kulturalaren ikerketea sustatzea helburu izango dauen Zain Fundazinoa. Santa Maria katedralaren atarian egin eben prentsaurrekoa Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Javier Maroto Gasteizeko alkateak eta Agustín Azkarate Zain Fundazinoaren zuzendariak.

Euskal kultur ondarea ikertzeaz gan, ezagurazotea, zabaltzea eta sustatzea izango dira Zain Fundazinoaren ardatz nagusiak. Barrikuntza proiektuak bultzatu gura ditu Zainek, eta Agustin Azkarate proiketuaren zuzendariak azaldu ebanez, teknologia, ezagutzea eta jarduera ekonomiko barriak sortuko dira.

Azkarateren esanetan, Zain Fundazinoa autofinantzatuta egongo da, ez dau patronatuko kideen diru-sarrera erregularrik jasoko. Irakaskuntza arloko ekimenen bidez finantzatuko da; graduondokoak, lanean dagozan profesionalei zuzendutako espezializazino ikastaroak eta ondareagaz lotutako gaietan administrazino eta enpresen aholkularitza zerbitzuak izango dira, besteak beste diru-iturriak.

Santa Maria katedrala barrizteko lanean ebilen taldeak ondararen ganeko ikerketa zentro baten beharra ikusi eban, eta holan abiatu zan aurkeztu barri dan Zain Fundazinoa.

Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala, eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira gaur egun Zainen patronatuko kideak. Arabako Foru Aldundia eta CSIC (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak) erakundeak be parte hartzea espero dabe.

Maturana-Berastegi jauregian izango da Zain Fundazinoaren egoitzea, 2013an, eraikiniaren zaharbarritze lanak amaitzen diranean. Ordura arte Arabako campusean izango dau etxea Zainek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu