Bizkaiko Foru Liburutegiak emakumeen literatureari buruzko ikastaroa eta euskera irakurle taldeak eskainiko ditu

Bizkaie! 2011-09-14 15:02   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Foru Liburutegiaren bidez, epea zabaldu dau literaturea protagonista daben dobako bi ekimenetan izena emoteko: emakumeen literatureari buruzko tailerra eta euskera irakurle taldeak. Bi ekimenak Bilbon dagoan liburutegiko bosgarren pisuan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Holan, irailaren 19ra arte aukerea egongo da Emakumeen literatura ikastaroa: Literatura afroamerikarra ikastaroan izena emoteko. Ikastaroa martitzenero egingo da, irailaren 20tik abenduaren 20ra, Josune Muñozen zuzendaritzapean. Emakumeentzat da, 18 leku dagoz eta gaztelaniaz izango da.

Josune Muñozek emakumeei zuzendutako kulturen arteko tailer bat emoten dauen hirugarren urtea da oraingoa. 2009an, emakumea, migrazinoak eta literaturea izan zan gaia, eta joan dan urtean, Asiako emakumeen literaturea.

Aurrekoaz gainera -izena emoteko epea bera da-, aukerea egongo da Juanra Madariagak zuzenduko dauen Euskara irakurle taldeak tailerrean izena emoteko. Ekintza horren helburu nagusia da euskeraz idatzitako literatura-lanak irakurtea eta lan horreen inguruan berba egitea. Jarduera hau eguenetan izango da, irailaren 22tik zemendiaren 24ra bitartean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu