Egunotan martxan dago Nazinoarteko PEN Klubaren 77. kongresua Serbian
2011-09-13 11:04 kulturbizBakearen aldeko Idazleen Batzordeak ebazpen batzuk aztertuko ditu, besteak beste, idazle palestinarren eta israeldarren arteko proiektu bateratua, PEN kurduak preparau dituan ebazpenak Siria, Turkia eta Iranen gainean, Uyghur zentruak bere hizkuntzearen alde burutu dauen ebazpena eta Euskal PENek aurkeztu dauen ebazpena, Euskal Herrian abian dan bake prozesuaren alde agertzeko.
Irailaren 12an hasi eta hilaren 18an amaituko dan PEN International-en 77. kongresua, mundu osoko 200 idazletik gora batuko dituana. Aurtengo kongresuaren leloa da Literature - Language of the World eta gai honen inguruan egin dau berba John Ralston Saul PENeko presidenteak kongresuaren lehenengo egunean.
Delegatuen asanbladan eztabaidatuko diran gaiez gan, ohikoa dan lez, PEN batzordeak batuko dira kongresuan zehar. Idazle Kartzelaratuen aldeko Batzordeak 1.000 kasu baino gehiago ditu dokumentaturik eta horreetariko batzuen aldeko ebazpenak landuko ditu delegatuen asanbladak onartzeko.
Itzulpenaren eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeak ondorengoak landuko ditu astean zehar: Traduki proiektua alemanaren itzulpen sarea, 100 Slavic novels proiektua eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibersala-ren jarraipen batzordea egiten dagoan lana.
Bakearen aldeko Idazleen Batzordeak ebazpen batzuk aztertuko ditu, besteak beste, idazle palestinarren eta israeldarren arteko proiektu bateratua, PEN kurduak preparau dituan ebazpenak Siria, Turkia eta Iranen gainean, Uyghur zentruak bere hizkuntzearen alde burutu dauen ebazpena eta Euskal PENek aurkeztu dauen ebazpena, Euskal Herrian abian dan bake prozesuaren alde agertzeko.
Euskal PENeko bi ordezkari joan dira Serbiako hitzordura, Laura Mintegi lehendakaria eta Urtzi Urrutikoetxea lehendakariordea, eta hiru batzordeetan hartuko dabe parte, bai eta delegatu ofizialen asabladan be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!