Harrobia guneak gaur edegiko ditu ateak

Bizkaie! 2011-10-06 10:18   kulturbiz

Harrobiaren behin betiko aurkezpena gaur, hilak 6, izango da, 19.00etan. Ekitaldian Bilboko Udaleko, Foru Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari politikoekaz batera, profesionalak, auzoko alkarteetako ordezkariak eta beste hainbat konbidadu. The Hot Wok talde gasteiztarraren jazz, funk eta hip hop doinuekaz amaituko da inaugurazinoa.

Harrobiaren behin betiko aurkezpena gaur, hilak 6, izango da, 19.00etan. Ekitaldian Bilboko Udaleko, Foru Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari politikoekaz batera, profesionalak, auzoko alkarteetako ordezkariak eta beste hainbat konbidadu. The Hot Wok talde gasteiztarraren jazz, funk eta hip hop doinuekaz amaituko da inaugurazinoa.

Eskena, Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak kudeatzen dau Harrobia ekipamendua. Bilboko Otxarkoaga auzoko eleizea izandako eraikuntzan kokatu da sorkuntza gune barria.

Harrobia-ra ikuskizun barria sortzen edo ensaietan doazen konpainiek, tresneria, argiztatze, soinu eta ikus-entzunezko baliabide barrienakaz horniduta dagoan instalazinoa erabili ahal izango dabe. Areto barriak, beraz, neurri edo ezaugarri eszeniko desbardinetako ikuskizunen prestakuntzea egiteko aukerea emoten dau.

Antzerki edo jantza ikuskizunak sortzeko espazioa eskaintzen dauen pisu nagusiak, bata bestearen aldamenean dagozan bi gunetan banatutako espazio zabala eskaintzen dau. Gainera, pisu berean dagozan beste gela batzuk erabili ahal izango ditue erabiltzaileek, besteak beste, makillaje edo jantziak preparetako egokitu dan karakterizazino gelea, eszenografiari eta atrezzoari konponketa txikiak egiteko erabilerea izango dauen eszenografia tailerra eta jangela moduan erabili daitekeen office-a. Komunak, dutxak eta armairuak be baditu bertan.

Pisu nagusian dagoan koruan artistek deskantsua hartzeko egokitutako tokia eta gune teknikoa kokatu dira, azken honetara hurreratzen diran ikuskizun diseinatzaileak, 3Dn sortzeko argiztatze lanak egiteko asmautako Wysiwig Desing programa informatikoa erabili ahal izango dabe edo 2D planoetarako egin dan Wysiwig Report sistemea.

Hornikuntza barriaren baliabideak beheko pisuan dagozan gelek osotzen dabe; gune horretan kokatzen dira intsonorizauta dagoan 70 metro koadroko jantza gelea eta bertan dagozan komunak, dutxak eta armairuak, ikastaro teorikoak hartuko dituan gelea eta arlo artistiko zein produkzinoaren inguruko batzarrak egiteko erabilera anitzeko gelea. Pisu honetan kokatzen dira baita Harrobiako erabiltzaileak zein Eskena Elkarteko kideak erabiliko dituen bulegoak.

Harrobiak eskaintzen dituan baliabide guzti horreek Otxarkoagan, Langaran Etorbideko 3. zenbakian dagoz. Gainera, Otxarkoagako kale berean dagoan etxebizitza baten biziteko aukerea be izango dabe instalazinoak erabilteko asmoz etorriko diran Bizkaitik kanpoko profesionalek.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu