VII. Distrito Foto lehiaketeak Bilboko auzo guztietako 1.538 argazki jaso ditu aurten

Bizkaie! 2011-10-11 18:33   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Distrito Foto argazki lehiaketearen zazpigarren edizinoak gure uriko barruti guztietako 1.538 argazki jaso ditu, 2010ean baino 75 gehiago. 1.500 eta 1.000 euroko lehenengo bi sariak, Alejandro Bregadoren Túnel Vision eta Mikel Arrizabalagaren Hiri Alegoria #4 lanak jaso ditue.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Distrito Foto argazki lehiaketearen zazpigarren edizinoak gure uriko barruti guztietako 1.538 argazki jaso ditu, 2010ean baino 75 gehiago. 1.500 eta 1.000 euroko lehenengo bi sariak, Alejandro Bregadoren Túnel Vision eta Mikel Arrizabalagaren Hiri Alegoria #4 lanak jaso ditue, hurranez hurran, eta Abandon eta Zazpi Kaleetan ataratako argazkiak izan dira. Bi proposamenek klasizismoa gainditzen eben, epaimahaiak egindako balorazinoaren arabera.

Aurtengo edizinoko epaimahaia Miguel Ángel Ovejerok, UPV/EHU-ko Ikus-entzunezko komunikazino irakasleak, Josu Andoni Pérez de Viñasprek, Bizkaiko argazkilari profesionalen alkarteko presidenteak eta Susana Martínezek, Photo Arte Komiteko eta alkarlanean oinarritutako There is beauty in the city nazinoarteko arte proiekuaren koordinatzaileak osotu dabe. Sarien banaketea datorren barikuan, urriaren 14an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Abando – Barrainkuako udaltegian.

Lehenengo bi sariakaz batera, epaimahaiak 500 euroko zortzi akzesit emon ditu, uriko zortzi barrutietako bakotxeko argazkirik onenarentzat eta akzesit gazte bat, 16 eta 20 urte arteko egileentzat. Horrezaz gan, kalidadegaitik azpimarragarriak diran hamabi argazki aukeratu ditu. Argazki horreek, Barrutietako Udalegietan antolatuko dan erakusketan ikusi ahal izango dira, Expodistrito programearen barruan. Izan be, ohikoa danez, lehiaketan saritutako argazki guztiak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Expodistrito erakusketa ibiltarien zikloaren barruan ikusi ahal izango dira. Holan, erakusketea urriaren 17tik 31ra egongo da zabalik Begoñako Udaltegian, zemendiaren 2tik 15era San Frantziskoko Udaltegian, zemendiaren 16tik 30era San Inazioko Udaltegian eta, azkenik, abenduaren 1etik 23ra, Abando-Barrainkuako Udaltegian.

Distrito Foto lehiaketeak Bilboko txokoak eta jentea islatu nahi ditu, bertako biztanleen begiradearen bitartez. Argazkiak, uribildua osotzen daben zortzi barrutietako edozein auzotan hartu ahal izango dira. Oinarriek aukerea emoten dabe argazkiei ukituak emoteko, baina ezin izango da jatorrizko lana aldatzen dauen elementurik kendu edo gehitu. Aurreko edizinoetan lez, argazki gehienak (606) Abandoko barrutian atara ditue, eta haren ondoren Ibaiondo (332) eta Deustua (208) etorri dira.


Sariak

- Lehen Saria: Akreditazino diplomea eta 1.500 euro Leioako Alejandro Bergado Herránentzat, Tunnel Vision lanagaitik (Abando).

- Bigarren Saria: Akreditazino diplomea eta 1.000 euro Bilboko Mikel Arrizabalaga Fernandezentzat, Hiri alegoria #4 lanagaitik (Zazpi Kaleak).

- Deustua akzesita (1. barrutia): Julio Leandro García (Limpias, Kantabria), Zorrozaurre lanagaitik (Erribera).

- Uribarri akzesita (2. barrutia): Roberto Marcos Fernández (Bilbao), Intentas llegar pero no puedes lanagaitik (Uribarri).

- Otxarkoaga / Txurdinaga akzesita (3. barrutia): Lorea Rementeria Rodríguez (Artziniega, Araba), Otxarkoaga Guggenheim lanagaitik (Otxarkoaga).

- Begoña akzesita (4. barrutia): Sheila Velasco Castro (Bilbao), El ascensor del Siglo XXI lanagaitik (Santutxu).

- Ibaiondo akzesita (5. barrutia): Estibaliz Mugeta Pérez de Mendiola, (Bilbao), Descanso al sol lanagaitik (Atxuri).

- Abando akzesita (6. barrutia): Martin Presumido Szymczak (Portugalete), Tximinia lanagaitik (Abando).

- Errekalde akzesita (7. barrutia): Sonia San Emeterio Blanco (Bilbao), Formas lanagaitik (Errekaldeberri).

- Basurtu / Zorrotza akzesita (8. barrutia): Mikel Martín Villacorta (Bilbao), Aquellas tardes de fútbol lanagaitik (Altamira).

- Akzesit Gaztea: Gonzaga Arias Pastor (Bilbao), Bilbao poético lanagaitik (Indautxu).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu