BFAk IV. Bizkaidatz sariaren deialdia egin dau

Bizkaie! 2011-10-24 13:14   kulturbiz

Gaur, urriak 24, Liburutegiaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da, eta horren harian, Kulturako foru diputadu Miren Josune Ariztondok BizkaIdatz Sariaren beste edizino bat aurkeztu dau. Aurtengoa Foru Liburutegiak laugarren urtez jarraian antolatzen dauena da. Aurten, Álex Oviedo bilbotarra eta Katixa Agirre gasteiztarra arduratuko dira kontaketa literario bana idazten hasteaz, eta parte-hartzaileek amaitu beharko dabe. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 20an amaituko da.

Kulturako Foru Sailak irudimena lantzeko konbita egin deutse bizkaitarrei. Álex Oviedo eta Katixa Agirre idazleek kontaketa literario banaren hasierea proposatu dabe (bata, euskeraz; bestea, gaztelaniaz), eta parte-hartzaileek amaitu egin behar dabe. Bizkaidatz Sari originalaren laugarren edizinoan banatuko diran sariak ondokoak dira: 1.500 euro irabazlearentzat, 500 euro bigarren parte-hartzaile irudimentsuenarentzat eta akzezit bat. Gainera, apirilaren 23an egingo dan Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta, lanak argitaratuko dira. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 20an amaituko da.

Gaur, urriak 24, Liburutegiaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da, eta horren harian, Kulturako foru diputadu Miren Josune Ariztondok BizkaIdatz Sariaren beste edizino bat aurkeztu dau. Aurtengoa Foru Liburutegiak laugarren urtez jarraian antolatzen dauena da. Aurten, Álex Oviedo bilbotarra eta Katixa Agirre gasteiztarra arduratuko dira kontaketa literario bana idazten hasteaz (gaztelaniaz eta euskeraz, hurranez hurran), eta parte-hartzaileek amaitu beharko dabe. Katixa Agirre, Angel Erro eta Yurre Ugartek osotzen dabe epaimahaia, euskerazko lanen atalean (Myriam Mirandak idazkari lanak egingo ditu), eta Pedro Ugarte, Oscar Alonso eta Elena Sierrak, gaztelaniazko atalean (Álex Oviedo izango da idazkaria).

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak BizkaIdatz IV Esta historia la escribes tú/ Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da sariaren deialdia helburu bigaz egiten dau: bizkaitarren sormena sustatzea eta Liburutegiaren Nazinoarteko Eguna (urriaren 24an) eta Liburuaren Nazinoarteko Eguna (apirilaren 23an) ospatzea. Sarian hamasei urtetik gorakoek hartu leikie parte, bi idazlek —aurten Álex Oviedo bilbotarrak eta Katixa Agirre gasteiztarrak­ proposatutako istorioak jarraituz.


Álex Oviedo

Bilbon jaio zan, 1968. urtean. Kazetari eta diseinugile grafikoa da. Bilbao udal aldizkariko Pérgola kultur gehigarrian artikuluak idazten ditu. 2007. urtetik www.escritoresvascos.com literatur bloga idazten dau. Hektorren agenda (2001), El unicornio azul (2005) eta Las hermanas Alba (2009) eleberriak argitaratu ditu. Laster, El sueño de los hipopótamos izenburuko kontaketa laburren liburukia argitaratuko dau.


Katixa Agirre

Gasteizen jaio zan, 1981ean; Ikus-entzunezko Komunikazinoko doktorea da. Bi ipuin-liburu idatzi ditu: Sua falta zaigu (2007) eta Habitat (2009). Komunikabide ugaritan hartu dau parte (ikus-entzunezkoetan zein idatzietan), eta sari asko jaso ditu bere lanbide-karreran (besteak beste, poesia arloko Ernestina de Champourcín saria eta Igartza gazteentzako bekea. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako ikertzailea da Londreseko Unibersidadean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu