Irailak 30, Itzulpengintzearen Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2011-09-30 11:24   kulturbiz

Irailaren 30ean, San Jeronimo egunagaz batera, Itzultzaileen Nazinoarteko Eguna ospatzen dogu. Urtero lez, aurten be FITek (Itzultzaileen Nazinoarteko Federakundea) itzulpengintzearen gaineko manifestu bat kaleratu dau, Jiri Stejskal-ek idatzia: Itzulpengintza: kulturen arteko zubiak eregiten.

Irailaren 30ean, San Jeronimo egunagaz batera, Itzultzaileen Nazinoarteko Eguna ospatzen dogu.

Urtero lez, aurten be FITek (Itzultzaileen Nazinoarteko Federakundea) itzulpengintzearen gaineko manifestu bat kaleratu dau, Jiri Stejskal-ek idatzia: Itzulpengintza: kulturen arteko zubiak eregiten.

EIZIE alkarteak be danon eskura jarri nahi izan dau manifestua, moldaturik eta euskerara (Bizkaie!-k bizkaierara) itzulirik:

Itzulpengintza: kulturen arteko zubiak eregiten


Imajinau eizu itzultzailerik bako mundu bat: zelan ulertuko ginateke? Kontuan hartuta munduan zehar ia 7.000 hizkuntza berba egiten dirala, ezinezkoak litzatekez merkataritza eta kultur hartu-emonak. Nazinoetako buruzagiek ezingo leukie alkarrizketarik izan. Zientzialariek ezingo leuskioe alkarri euren aurkikuntzen barri emon. Liburuak irakurteko ezinbestekoa litzateke idazlearen hizkuntzea jakitea. Bertan behera geratuko litzatekez nazinoarteko salerosketak. Persona gitxi eta jakin batzuek baino ez leukie azken orduko albisteen barri izango. Ez geunke Joko Olinpikorik izango. Larri dabilzan nazinoek ezingo leukie egoera hobea bizi dabenen laguntzarik jaso.

FIT — Itzultzaileen Nazinoarteko Federakundeko kide diran alkarteetako itzultzaile, interprete eta terminologo profesionalek zubiak eregiten ditue kulturen artean, eta komunikazinoa errazten dabe, oparotasuna eta kultur aberastasuna sortuz. Bakearen eta personen arteko ulermenaren agente dira. Ezbeharrak jazotako lekuetara nazinoarteko laguntza heltzea ahalbidetzen dabe. Politikarien ahotsa dira, buruzagi erlijioso nahiz intelektualena; eta baita gure eguneroko bizitzan eragiten daben beste hainbat personena be. Informazinoaren jagole dira. Kultur enbaxadore dira. Ezinbestekoak dira.

Itzultzaile, interprete eta terminologoei esker, mundu osoko herriek euren kultur ondarea babestu leikie, eta, aldi berean, parte-hartzaile aktibo izan herrixka global-ean. Kultur aniztasunari esker, mundua leku hobea baita, baina alkar ulertzea ezinbestekoa jaku, nazinoartean gatazkarik nahi ez badogu eta beharrizana dauenari laguntzinoa emon nahi badeutsagu. Alkar ulertu behar dogu, gure arteko kultur desbardintasunak aintzakotzat hartu nahi badoguz. Kulturen arteko zubiak eregiten da aurtengo lema, bai FIT erakundearen mundu mailako XIX. kongresuarena eta bai 2011ko Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunarena be; eta, azken batean, baita FITeko kide diran erakunde guztien lemea be.

Itzulpena: Naroa Zubillaga


Galeusca biltzarra Bartzelonan gaur eta bihar

Itzulpen literarioa: lanbidea eta sormena lelopean batuko dira euskeraz, katalanez eta galizieraz idazten daben idazleen Galeuscako biltzarkideak Bartzelonan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu