'Orbelak airez airez' gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu ditue Basaurin
2011-10-06 18:01 kulturbizOrbelak airez aire gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu dabe gaur Basauriko udaletxean. Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Euskara zuzendari Miren Dobaran izan da, eta beragaz batera, Basauriko alkate Andoni Busquet, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita, Juan Carlos Irizar Galdakaoko Udal Bandako zuzendaria eta Bixente Zelaia informatzailea. Aurkeztutako materiala Zuztarretik ahora! proiketuaren barruan dago.
Orbelak airez aire gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu dabe gaur Basauriko udaletxean. Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Euskara zuzendari Miren Dobaran izan da, eta beragaz batera, Basauriko alkate Andoni Busquet, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita, Juan Carlos Irizar Galdakaoko Udal Bandako zuzendaria eta Bixente Zelaia informatzailea. Aurkeztutako materiala Zuztarretik ahora! proiketuaren barruan dago.
DVD didaktiko-pedagogikoa da Orbelak airez aire, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen eskolako curriculumean erabiltekoa. Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugao-Miraballeseko udalek martxan ipinitako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Zuztarretik ahora! egitasmoaren helburua Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko euskerearen ondare linguistiko-etnografikoa batzea eta ikertzea da; DVD hau da, hain zuzen be, ekimen horren lehenengo emoitzea.
Ikerketan batutakoa zabaldu eta sozializau gura dabe behar honegaz: ondare etnografikoa (eguneroko bizimodua, lanbideak, ohiturak, jolasak, urtaroei lotutako jarduerak eta erritoak), ondare lexikoa (berbak, atsotitzak, errefrauak…) eta ondare etnolinguistikoa (abestiak, ipuinak, bertsoak…).
Proiektuaren azken helburua hizkuntzea belaunaldiz belaunaldi transmitidutea da, Nerbioi-Ibaizabal eskualdearen nortasuna berreskuratu, eta bide batez, Haur Hezkuntzan zein Lehen hezkuntzan erabili daitekeen materiala eskaini. Antza, batutakoaren % 10 bakarrik sartu da DVDan; halanda ze, laster monografiko bat, liburu bat eta 0-3 urte arteko umeen familiei zuzendutako abestiak jasoten dituan CD bat be argitaratuko dira.
Danetara, 77 lagunek hartu dabe parte proiektuan, eskualdeko euskerea ama hizkuntza dabenak danak. Informatzaileei egindako alkarrizketa guztiak grabau dira, 340 ordu, guztira. Eta honeei zuzendu jake Euskara zuzendari Miren Dobaran; euskaldun askok sarritan pentsetan dabe euren euskarea ez dala ona, ez dala zuzena, baina argi eta garbi adierazo behar jake euren berbakerea benetako altxorra dala. Dobaranek ganeratu dau Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua eta egitekoa euskerea erabilteko aukerak eskaintzea dala, elebitasun orekatua lortzearren.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!