Makinatxu bat ekitaldi Bilbon Miguel de Unamunoren jaiotzearen 147. urteurrenean
2011-09-27 14:52 kulturbizIrailaren 29an, 147 urte beteko dira Miguel de Unamuno jaio zanetik, eta Bilboko Udalak, ohikoa danez, gure uriko idazle handienetako baten egun instituzionala ospatuko dau, idazlearen bizitza eta lana gogoratzeko zenbait kultur ekitaldigaz.
Irailaren 29an, 147 urte beteko dira Miguel de Unamuno jaio zanetik, eta Bilboko Udalak, ohikoa danez, gure uriko idazle handienetako baten egun instituzionala ospatuko dau, idazlearen bizitza eta lana gogoratzeko zenbait kultur ekitaldigaz. Bidebarrieta Kulturguneak, –Bidebarrietako liburutegiaren barruan liburuaren eta literaturearen sustapenerako bideratutako guneak– kontzertu bat jasoko dau, Zafra-Folk taldearena. Taldeak, Canciones íntimas de confinamiento y destierro izeneko bere azken lana aurkeztuko dau. Errepertorioan, Miguel de Unamunoren De Fuerteventura a París. Diario íntimo de confinamiento y destierro liburuko sonetoetan inspirautako zenbait pieza dagoz. Emonaldi horretan hamar musikarik hartzen dabe parte, eta eszenaratze berezia izango dau, argazkiak eta irudiak proiektatuz.
Zafra-Folk 1985ean sortu eben, hainbat estilotatik etorritako zenbait musikarik. Musika tradizionala, batez be Gaztela Leongoa, ikertzeko eta egokitzeko proiektua zan eta, denporearen porasuz, erritmo eta musika horreek Espainiako eta Hegoamerikako beste leku batzuetakoakaz fusionau ditue. Kontzertua Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan eskainiko da, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerea librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.
Beste alde batetik, Euskal Museoak, eguenean bertan (17:00etan), Ignacio Ipiña artistearen (1932-2010) Unamunoren aztarnak / Las huellas de Unamuno erakusketea jasoko dau. Erakusketea abenduaren 30era arte egongo da zabalik, eta Unamunorengan eta Bilbori eta bere inguruei buruz egindako gogoetetan inspirautako 23 mihisek osotzen dabe. Bilduma horretan itsasadarra erakusten da, bere zubiakaz, Bilboko plazak, eraikinak eta teilatuak, Unamuno jaio zan kalea, eta baita, garai haretan bertako erretore zela, Salamancako Unibersidadetik kanporatua dan unea erakusten dauen koadroa be. Unamuno behin eta barriro irakurriz, Ignacio Ipiña idazleagaz ados jarri zan, bere ideiak mihisean irudikatzeko, olioaren bitartez. Holan, artistea kapaz izan zan Unamunoren aztarna horreek jaso, bere pentsamenduak batu eta hori guztia zenbait koadrotan irudikatzeko.
Amaitzeko, irailaren 30ean, eguerdiko 12:00etan, Iñaki Azkuna alkateak, poeta, pentsalari eta saiakeragile bilbotarraren bustoan urtero egiten dan lore eskaintzan hartuko dau parte. Bustoa idazlearen izena daroan plazan dago, Bilboko Plaza Barritik hur.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!