AlhóndigaBilbaok euskal sortzaile barrien aldeko apustua egin dau 'Atrio Projects' programeagaz
2012-01-26 14:46 kulturbizAtrio Projescts AlhóndigaBilbaok sortzaile barrien alde egindako apustua da, eta horretan herritarrak doban hurrerartu daitekez hasten ari diran artisten eta taldeen lanetara. Urtarrilaren 28an, zapatuan, Primordiales euskal taldeak urteko programa hau inaugurauko dau Primordiales. Imaginario audiovisual electrochamánico ikuskizunagaz.
Gaur Bilboko Alondigan jentaurrean aurkeztu daben Atrio Projects programearen bidez, urte osoan, Kulturen Atarian tokiko hamaika artistaren eta Estaduko bi artistaren proposamenak ikusi ahal izango dira. Performancea, kontzertuak, jantza garaikidea, bideo instalazinoak, joko multisentsorialak… Abangoardiako eszenografia honetan, ikuslea eta teknologia barriak protagonista dira. Programako hamahiru proposamenetarako sarrerea dobakoa da.
Philippe Starckek AlhóndigaBilbaoko ataria XXI. mendeko plaza publiko handia izateko diseinau eban. Herritar guztientzat, kultura- eta gizarte-mobimentu garaikide guztientzat edegia. Horrexegaitik, Kulturen Ataria Atrio Projects programearen erdigunea izango da. Programa hori AlhóndigaBilbaok sortzaile barrien alde egindako apustua da, eta horretan herritarrak doban hurrerartu daitekez hasten ari diran artisten eta taldeen lanetara. Horreentzat guztientzat, kasu askotan, honako hau muntaketak estreinetako aukera bikaina da, agertoki zoragarri honetan.
Kontuak kontu, urtarrilaren 28an, zapatuan, Primordiales euskal taldeak urteko programa hau inaugurauko dau Primordiales. Imaginario audiovisual electrochamánico ikuskizunagaz. Horretan, irudia eta soinua kontzientzia kolektiboan dagozan momentuen eszenografia iradokigarriagaz buztartzen dira. Bertaratzen diranek proposamena 19:00etan eta 21:00etan ikusi ahal izango dabe Kulturen Atarian. Sarrerea dobakoa da.
Kalidadezko proposamenak
Hamahiru proposamenak 2011ko irailaren 8tik urriaren 20ra bitartean aurkeztutako 43 proiekturen artean hautatu zituen. Data horreek ezarri zituan AlhóndigaBilbaok deialdi edegirako. Hasieran gehienez 10 proiektu onartuko zituela ezarri zan, baina kalidadea handia zanez, azkenean 13 proiektu hautatu zituen.
Atrio Projects-en lehenengo edizinoko epaimahaian euskal kulturearen arloko persona esanguratsuak egon dira: Juan Zapater, Bilbao Arteko zuzendaria, Andrés Granados, Bilbao Musikakoa eta Iban Gaztanbide, Up Art!-ekoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!