Arnaut Abadiak 'Eskualduna' aldizkarian argitaratutako artikuluak batu ditu Kepa Altonagak

Bizkaie! 2011-12-27 10:26   kulturbiz

Kepa Altonaga biologoak Arnaut Abadiak Eskualduna aldizkaria urteetan argitaratutako zutabeak batu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela) liburuan. Asisko Urmeneta marrazkilariak egin ditu ilustrazinoak. Arnaut Abadia Larresoroko seminarioko zuzendaria izan zan, eta Eskualduna astekariko Laborarier atalaren arduraduna, 1892tik 1908ra

Kepa Altonaga biologoak Arnaut Abadiak Eskualduna aldizkaria urteetan argitaratutako zutabeak batu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela) liburuan. Asisko Urmeneta marrazkilariak egin ditu ilustrazinoak.

Arnaut Abadia (Bithiriña, 1843 - Beloke, 1916) Larresoroko seminarioko zuzendaria izan zan berrogei bat urtean, eta Eskualduna astekariko Laborarier atalaren arduraduna, 1892tik 1908ra. Urteeotan 700 zutabetik gora idatzi zituan nekazarientzat. Gure zientzia-dibulgazinoaren aitzindaria izan zan, idazle bikain eta oparoa izateaz gan, azaldu dabe Pamielako arduradunek. Gaur egun, haren lana ahaztuta dagoan arren, bere sasoian personaia ezaguna izan zan Ipar Euskal Herrian; hizkuntzan, kulturan eta politikan, erreferentzia.

Abadiak animaliei buruz idatzitako artikuluak jaso ditue liburuan, danetara, 55 testu. Altonagak aukeratu ditu, eta moldaketea egin dau gaur egungo euskerara. Jatorrizko testuak irakurri gura izan ezkero, Susaren webgunean dagoz.

Arnaut Abadiaren bizitza eta garaia azaltzeko sarrerea idatzi dau Altonagak, irakurleak egilea eta testuak kokatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu