Gernikako Astra fabrikea Sormen Lantegi bihurtzeko lanak martxan dagoz
2011-12-30 11:06 kulturbizGernikako Astra armen fabrikea zana erabarritzeko lanak hasi ditue, eta laster Sormen Lantegi bihurtuko dabela jakinarazo dabe Jaurlaritzako eta Udaleko arduradunek. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak eta Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak bisitea egin dabe, lanak zelan doazen ikusteko.
Gernikako Astra armen fabrikea zana erabarritzeko lanak hasi ditue, eta laster Sormen Lantegi bihurtuko dabela jakinarazo dabe Jaurlaritzako eta Udaleko arduradunek. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak bisitea egin dabe, lanak zelan doazen ikusteko. Proiektua egiteko 1.500.000 euro behar dira; Jaurlaritzeak aparteko diru-laguntza bidez emon deutso dirua Gernika-Lumoko Udalari.
Sormen Lantegian hainbat zerbitzu eta jarduera bultzatu, sustatu, erakarri eta eragin nahi ditue. Proiektua aitzindari eta gidari izatea gura dabe; inguru¡ko urigintzearen itxurea aldatzen joan daiten, eta arlo sozialean eta ekonomikoan bere bai. Etorkizunean jakintzearen eta sormenaren esparrua izatea dabe helburu.
Udalak aurkeztutako egitasmoaren arabera, Artearen eta Kulturaren Sormenerako Lantegi izango da Astra eraikina, Ricardo Bastidaren proiektuari jarraituz egindako birmoldaketeagaz. Bastidak diseinautako kanpo-eraikin osoa berreskuratu gura dabe, eta barrukoa be jantzi eta egokituko da, Sormen Lantegia zenbat arinen martxan ipinteko.
Sormen Lantegia makina bat erabilera izango ditu, hainbat zeregim, ahalik eta material eta tailer kultural gehien izan daitezen bertan. Gune barriaren bitartez, kultura-sortzaileen sarea eratu, indartu eta sendotu gura dabe, sormen-lanerako ezinbestekoak dira-eta azpiegitura eta espazio egokiak, sortzaile guztientzat topagune, alkargune eta lantoki izan daitezen. Estrategiari jagokonez, funtsezkoa da euskal gizarte osoarentzat, neurriz egindako inbersinoen bidez pabilioi industrialak erabarritu eta erabiltea, sortzaileek eurek kudeatuko dituen guneak erabilgarri egoteko, azaldu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!