Irati Jimenez: 'Batez be diru-laguntzen sistema zoro honek bultzatu gaitu ixtera'
2011-12-20 14:15 kulturbizJoan dan astean zabaldu eben barria: Nabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutse. Irati Jimenez agerkariko zuzendariak Bizkaie!-ri adierazo deutsonez, arrazoi ekonomikoek eragin dabe erabagia, ez da borondatezkoa izan. Hamar urteren buruan, egoera ekonomikoak eta diru-laguntzen kudeaketa sistemeak itota, pena handiz itxi dabe Nabarra.
Joan dan astean zabaldu eben barria: Nabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutse. Irati Jimenez agerkariko zuzendariak Bizkaie!-ri adierazo deutsonez, arrazoi ekonomikoek eragin dabe erabagia, ez da borondatezkoa izan. Hamar urteren buruan, egoera ekonomikoak eta diru-laguntzen kudeaketa sistemeak itota, pena handiz itxi dabe Nabarra.
Urtebete besterik ez dau egin Nabarra-k Bizkaian, izan be igazko udabarritik Bilbo izan dau egoitza. Bederatzi urtez aldizkaria Iruñean kaleratu eben, baina Nafarroako Gobernuak laguntzino barik itxi zituan 2009an; egoera nabarmen estutu zan, eta Bizkaian proiektuari beste bultzada bat emoteko ebatzia hartu eben arduradunek.
Mila harpidedunetik gora zituan Nabarra-k, eta Bizkaian ahalegindu behar ginala pentsau genduan. Hasieratik bagenkien gatxa izango zala, baina bultzada bat emoteko erabagia hartu zan, gogoratzen dau Jimenezek. Idazle mundakarra izan da zuzendaria azkenengo urtean; Jon Orzaizen eskutik jaso eban lekukoa.
Krisi ekonomikoa dala-eta publizidadearen merkatua nabarmen okertu da, eta diru-laguntzen sistemeak berak beizan dau zeresanik. Batez be diru-laguntzen sistema zoro honek bultzatu gaitu ixtera; alde batetik, laguntzak murriztu egin dira, eta bestetik, asko berandutu dira, azaldu dau Nabarra-ko azkenengo zuzendariak.
Abenduan izan dabe Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoen barri, baina ez dakigu noiz jasoko dogun dirua. Nabarra kultur alkarteak, txikia izanik, ezin izan deutse ahaleginari aurre egin: Enpresa handi batek akaso aurreratu leike dirua, baina gurea alkarte txikia da, eta ezin geinke ez daukaguna gastau. Aurten Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzea hartu dabe, baina, halan be ezinezkoa da guretzat.
Pena handiz hartu dabe erabagia, eta amorru puntu bategaz, bere bai. Izan be, azkenengo urtean ez dabe harpidedunik galdu, horretan ez dogu hutsik egin. Erabagiaren osteko dolua eginda, 2012a zelango urtea izango dan bildur da Jimenez. Susmoa daukat beste komunikabide batzuk be ez ete diren antzeko egoeran egongo, ganeratu dau.
Nabarra-ren itxierea ez da anekdota hutsa, arazoa sakonagoa da, egiturazkoa. Euskaldunok masa kritikoa txikia gara, ez daukaguz miloeka hiztun, gu ez gara hori, dino Jimenezek. Horregaitik, herri erakundeen laguntzinoa behar-beharrezkoa da. Laguntzak abenduan barik urtearen erdialdean jaso ezkero, egoerea bestelako izango litxake komunikabide askorentzat.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Euskal literaturearen errealideadea, akabu baten.