Bilboko Guggenheim museoak 962.358 bisitari izan zituan 2011n
2012-01-03 10:30 kulturbizBilboko Guggenheimek 962.358 bisitari izan zituan igaz, 2010ean baino %1 gehiago, Museoko iturriek jakinarazo dabenez. Aurrez ikusitako bisitarien kopurua gainditu egin da, mundu osoko egoera ekonomiko gatx honetan, emoitza oso onen aurrean gagozala esan geinke, adierazo dabe. Museoan izan diranen jatorriari jagokonez, EAEkoek puntu bat gora egin dabe.
Bilboko Guggenheimek 962.358 bisitari izan zituan igaz, 2010ean baino %1 gehiago, Museoko iturriek jakinarazo dabenez. Aurrez ikusitako bisitarien kopurua gainditu egin da, mundu osoko egoera ekonomiko gatx honetan, emoitza oso onen aurrean gagozala esan geinke, adierazo dabe. Museoan izan diranen jatorriari jagokonez, EAEkoek puntu bat gora egin dabe, eta batez be, Kaosa eta klasizismoa eta Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketek erakarri zituen. Kanpotik etorritako bisitarien kopurua antzekoa izan da 2010ean eta 2011n. Estadu espainiarretik etorritakoak % 24 izan dira, eta ganerako atzerrietatik % 62 izan dira 2011n, gehienak Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, AEB eta Italiakoak.
Horrezaz gan, www.guggenheim-bilbao.es webgunean 1.356.026 bisitaldi izan ziren igaz, 2010ean baino %24 gehiago; eta 5.011.319 orrialde begiratu ziran, 2010ean baino %4,19 gehiago.
Hezkuntza-egitarauei jagokienez, 640.309 lagunek hartu eben parte igaz, aurrekoan baino gitxiatxuagok. 2011n Museoak teknologia-aplikazino barritzailea ipini eban abian, sareko baliabideak indartzeko: Abentura bat Museoan bisitaldi birtuala, umeentzat eta familientzat egokia. Ganera, Didaktika programeak garrantzi handiagoa hartu dau: erakusketen osagarri diran gune didaktikoak antolatzeaz gan, 103B aretoa didaktika gune bihurtu da. Bertan, Museotik urten baino lehen, ardatz kronologiko bi dagoz, arkitekturearen historiaren eta Solomon R. Guggenheim Museoaren historiaren ingurukoak. Areto berean, Sketches of Frank Gerhy dokumentala dago ikusgai.
Kide Korporatiboen Programan gaur egun 123 enpresa eta erakunde dagoz; oro har, balorazinoa ona da, gaur egungo egoera ekonomiko okerra bada be. Banakako Kideen programan urte amaieran 16.239 Lagun ziran.
Guggenheimek argitaratutako txostenean, Museoaren jardunak 2011. urtean izandako eragin ekonomikoaren barri be emon dau. 1998ko ikerketa-eredua barritu egin dabe. Horrenbestez, emoitza hirukotxa edo hiru eremutan eragina aztertu dabe, enpresearen jarduna hiru eremutan azaltzen da dau: ekonomia, ingurumena eta gizartea. Ekonomia arloan ondoko eragina izan dau Museoaren jardunak: 311 miloe euroko guztizko gastu zuzena egin zan EAEn; 274,3 miloe eurotan aberastu zan BPGd ; 42,2 milioi euroko sarrera gehigarriak izan zituen EAEko Ogasun Publikoek; eta, 5.885 lanpostu gordetzen lagundu eban.
Ingurumenari jagokonez, ikerketeak ondokoak nabarmendu ditu: energiaren erabilerea hobeto erabili zan eta uraren, argindarraren eta gasaren kontsumoat txikitu (%14,7; %6,75; eta 9%); eta, hondakinak gaikabatu eta gitxitu ziran. Gizartearen, artearen eta kulturearen arloetan azpimarratzekoak dira honeek eraginok: artea herritarren artean ezagutarazotea (EAEko 130.000 lagunek bisitatzen dabe urtero); arte heziketean laguntzea, 600.000 lagunek parte hartu eben. Europako kultur erakundeen artean, Guggenheim Bilbao Museoa aurten be buru da autofinantzazinoaren arloan; %67 ingurukoa izan zan 2011n, hau da, gastautako 3 eurotik 2 Museoak berak sortu zituan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!