'Plataforma con A' ekimena aurkeztuko dabe Donostian hilaren 28an

Bizkaie! 2012-01-04 11:29   kulturbiz

Euskal Artea eta Emakumea ingurune profesionalean izeneko topaketea egin eben hainbat taldek zemendiaren 25ean, Troconiz fundazinoaren ekimenez. Emakumea ikusgai izateko estrategiak eta ekintzak gauzatu behar dirala ondorioztau eben batzarrean. Plataforma con A ekimena aurkezteko hitzordua ipini baddri dabe: urtarrilaren 28an, Donostian.

Euskal Artea eta Emakumea ingurune profesionalean izeneko topaketea egin eben hainbat taldek zemendiaren 25ean, Troconiz fundazinoaren ekimenez. Emakumea ikusgai izateko estrategiak eta ekintzak gauzatu behar dirala ondorioztau eben batzarrean. Gure arloan ditugun arazoak, mehatxuak eta ahuleziak aztertu genduzan, eta horri aurre egiteko tresnak proposatu ziran, azaltzen dabe ekimenaren arduradunek.

EHUko Arte Eder Fakultadean egin eben bigarren topaketea, abenduaren 5ean. Hainbat talderen lana azteryu eben jardunaldian, eta indarrak batzeko beharraren garrantzia azpimarratu zan. Handik, egitasmo bi sortu ziran: plataforma bat sortzea, oraingoz Plataforma con A izena daukana; eta, helburu beragaz beharrean dabilzan taldeekaz alkarlana bultzatzea.

Proiektuak garatu eta erakusteko, www.wiki-historias.org gunean egindako sarea aprobetxau gura dabe. Wiki-historias euskal artearen historia edo historiei buruzko kontakizun bateratua eregi gura dauen proiektua da -argitzen dabe egitasmoaren arduradunek- testuinguru horretan bertan parte hartzen daben artista eta bitartekarion hitzekaz kontatua.

Alkarlanari jagokonez, MAV taldeagaz (Mujeres en las Artes Visuales) proiektuak sustatzeko asmoa dauke. MAVek arte arloko eragile eta egileak batzen ditu, erakundeetan bardintasuna defendatzen dau eta nazinoartean emakume taldeekaz behar egiten dau lan estrategiak diseinau eta negoziatzeko. Hamaika topaketa, mintegia, erakusketa eta argitalpen ipinten ditu martxan.

Plataforma barriaren aurkezpena egiteko hitzordua ipini dabe: urtarrilaren 28an, Donostian. Informazino gehiago gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu