Bizkaiko Aldundiak Foru Liburutegiko inkunableen katalogo eguneratua argitaratu dau

Bizkaie! 2011-12-29 17:00   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Foru Liburutegian gordeta dagozan 43 inkunableen katalogo eguneratua argitaratu dau, herritarrek ale horreek hurretik ezagutzeko aukerea izateko. Inprentea XV. mendearen erdialdean sortu zan, ordutik 1500. urtera arte tipo mobikorrekaz inprimidutako liburuek egin zituen. Liburuok balio sano handiko ondarea dira, pensamenduaren eta ezagutzearen iturri izan ziran eta.

Bizkaiko Foru Liburutegiak 43 inkunablek osotutako funtsa dauka. Liburuon artean, Brocar maisu nafarrarena nabarmentzekoa da; liburutegiko euskal inkunable bakarra da, hain zuzen be. Bildumako alerik zaharrenak 1470eko hamarkadakoak dira. Katalogoa zuzendu eta handitu egin da erosi barri diran lau aleekaz: Estrabonen Geografia, Senekaren Opera, Alfontso X.a Jakintsuaren Taula Astronomikoak eta Forestiren Kronika. Katalogo barritua beste ikuspegi bategaz egin dabe, eta modu berezian jagon dabe diseinua.

Funtseko lan gehienak erlijino-liburuak dira, baina literarioak be badagoz. Hizkuntzarik erabiliena latina da; ostean, italiera, alemana, frantsesa, ingelesa eta gaztelania. Beharrotako ohiko koloreak ondokoak dira: tintea, gris iluna; papela, horia edo grisa; letra larriz edo maiuskulaz, izenburuak, alboko oharrak, gorriak edo urdinak. Letra gotikoa erabilten dabe, baina, astiro-astiro, Italiako humanistek tipografia biribilagoa sartu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu