Euskerearen ikerketan alkarregaz behar egiteko hitzarmena sinatu dau HABEK hainbat erakundegaz

Bizkaie! 2011-12-19 13:42   kulturbiz

HABE-k, Asmoz Fundazinoak, Baionako Iker-CNRS zentroak, Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazinoak lankidetza hitzarmena abiatu barri dabe euskerearen ganeko ikerketan alkarregaz behar egiteko.

HABE-k, Asmoz Fundazinoak, Baionako Iker-CNRS zentroak, Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazinoak lankidetza hitzarmena abiatu barri dabe euskerearen ganeko ikerketan alkarregaz behar egiteko. Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskera zuzendariak Mintzolaren izenean, Ricardo Etxepare Iker-CNRS zentroko zuzendariak, Oihana Sanzberro Asmoz Fundazinoko zuzendariak eta Ibon Usarralde Soziolinguistika Klusterreko gerenteak sinatu dabe akordioa. Ekitaldian Euskaltzaindiko Joseba Intxausti be egon zan, Akademiak orain urte bi sinatu eban-eta hitzarmena.

Lurdes Auzmendik nabarmendu ebanez, lankidetzea aurrerapausu garrantzitsua da euskerearen alde didaktikoen, soziologikoen, psikologikoen eta hezitzaileen ikerketarako. Akordioaren bitartez, HABE Liburutegia (6.000 bazkide eta 40.000 agiri) izango da Asmoz, Iker-CNRS, Soziolinguistika Klusterra eta Mintzolaren hornitzaile nagusia bibliografia eta dokumentazinoari jagokonez.

Hitzarmenaren helburu nagusia ezagutzak banatzea, indarrak batzea eta alperreko lanak saihestea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu