Sakanako 'Guaixe' aldizkaria eta Beleixe irratia, egoera larrian

Bizkaie! 2012-01-03 13:52   kulturbiz

Sakanako Guaixe astekariak zenbaki berezia kaleratu dau asteon, argazki bakoa, hain zuzen be. Baina, ez, ez jake ahaztu irudiak sartzea, beste arrazoi bat dago, webgunean azaltzen dabenez: Hutsune horregaz protesta egin nahi dogu. Protesta Nafarroako Gobernuak bere legea urratu eta hizkuntzearen normalizazinoan ezinbesteko diran euskerazko hedabideak laguntza barik itxi ditualako.

Sakanako Guaixe astekariak zenbaki berezia kaleratu dau asteon, argazki bakoa, hain zuzen be. Baina, ez, ez jake ahaztu irudiak sartzea, beste arrazoi bat dago, webgunean azaltzen dabenez: Hutsune horregaz protesta egin nahi dogu. Protesta Nafarroako Gobernuak bere legea urratu eta hizkuntzearen normalizazinoan ezinbesteko diran euskerazko hedabideak laguntza barik itxi ditualako. Bierrik fundazinoak kudeatzen dituan Guaixe agerkaria eta Beleixe irratia egoera larrian dagozala salatu dabe.

Argazki falteagaz sakandarrei deia egin gura deutse astakariak: Deia jabetzeko zenbat galduko leukien ibarrean euskerazko komunikabide barik. Guaixeren zenbaki berezi horretan, sakandarrei Beleixeguaixe txartelaren inguruan informetako proposamena egiten deutse, Sakanako ekonomia eta bertako euskal hedabideak lagundu dituelako txartelaren bidez.

Horrezaz gan, urtarrilaren 5ean, Beleixe Irratian saio berezia egingo dabe, 10:00etatik aurrera. Sakanako euskal komunikabideen aldeko saio berezia izango da, maratoia, adierazo dabe arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu