Alai Zubimendi hernaniarrak irabazi dau I. Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketea

Bizkaie! 2011-11-09 09:42   kulturbiz

Alai Zubimendi irudigile hernaniarrak irabazi dau I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiakatea, Harri baten boterea lanari esker. Deia egunkariko Ortzadar gehigarri kulturalak antolatu dau sariketea, Rekalde Aretoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok banatu zituan sariak.

Alai Zubimendi irudigile hernaniarrak irabazi dau I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiakatea, Harri baten boterea lanari esker. Deia egunkariko Ortzadar gehigarriak antolatu dau sariketea, Rekalde Aretoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok banatu zituan sariak.

Marrazkilari eta komikilariak xaxatzeko asmoz abiatu zan ekimena, istorioak sortu eta idaztera bultzatzeko, hain zuzen be.

1.500 euroko saria jasoko dau Alai Zubimendik, eta horrezaz gan, bere lanak Rekalde Aretoan ikusgai izango dira, abenduaren amaierara arte. Hernaniarraren irudiekaz batera, beste sei egileren komikiak aukeratu ditu epaimahaiak, eta horeek be ikusteko aukerea izango da Rekalden. Hautatutako sofrtzaileek ez dabe saririk jasoko dirutan, baina, Ortzadar gehigarriko arduradunek adierazo dabenez, zemendiaren azkenetan egingo dan master classean parte hartu ahal izango dabe.

Sari nagusiaz aparte, Ohorezko Saria be banatu dau Ortzadar agerkariak. Lehenengo edizinoko sariduna Xabiroi aldizkaria eta Euskal Herriko Ikastolen Alkartea izan da. Xabiroin argitaratutako hainbat lan be ikusgai dagoz egunotan Rekalde Aretoan.

Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak sustatu eta argitaratzen dau lau hilerik behin plazaratzen dan aldizkaria. Xabiroik sei urteko ibilbidea dauka, eta kolaboratzaile ezagunak ditu, besteak beste, Asisko Urmeneta, Iñaki G. Holgado, Julen Rivas, Zaldi Eroa, Lope, Guillermo González eta Sanvi ilustratzaileak, eta Iban Zaldua, Harkaitz Cano, Joxean Muñoz, Arantxa Iturbe, Pako Aristi, Eider Rodríguez eta Unai Iturriaga idazleak.

Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Alkarteko presidenteak eta Dani Fano aldizkariaren koordinatzaileak jaso eben ohorezko saria Rekalde Aretoan.

Laster, Orztadar-Rekalde Komiki Lehiaketako saritu eta aukeratutako lanak batu dituan argitalpena kaleratuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu