Sorkuntzan ez dagoala krisirik adierazo dau Gerediagak Durangoko 46. Azokearen balorazinoan
2011-12-08 14:06 kulturbizDurango 46. Euskal Liburu eta Disko Azokako ateak zarratzeko ordu batzuen faltan, Gerediaga alkarte antolatzaileak balorazino sano positiboa egin dau jentaurrean. Jon Irazabal, azken 30 urteotako Azokako zuzendaria, Nerea Mujika Gerediagako burua eta Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendaritza taldeko burua.
Durango 46. Euskal Liburu eta Disko Azokako ateak zarratzeko ordu batzuen faltan, Gerediaga alkarte antolatzaileak balorazino sano positiboa egin dau jentaurrean. Jon Irazabal, azken 30 urteotako Azokako zuzendaria, Nerea Mujika Gerediagako burua eta Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendaritza taldeko burua.
Nerea Mujikak ezer baino lehen azokara hurreratu diran guztiak eta egun honeetan guztietan azokan edo azokearen bueltan beharrean ibili diran kazetari (150 kazetari baino gehiago), teknikari eta ganerakoak eskertu ditu.
Jon Irazabalek, barriz, Durango 46. Euskal Liburu eta Disko Azokeak hartutako bide barriari erantzun ona emon deutsola bisitariak adierazo dau. Krisi ekonomikoa gorabehera, Durangoko Azokeak erakutsi dau euskerazko sorkuntzan aberastasun handia dagoala, jenteak gauza barriak egiteko eta eskaintza barriagaz gozetako gogoa erakutsi dau. Era berean, Durangoko Azokeak erakutsi dau liburuek eta diskoek merkatua badabela oraindino, izan be, salmentak polito joan dira eta, oro har, argitaletxeek euren helburuak bete ditue.
Datuei jagokenez, auren Landakogunera sartu-urtenak neurtzeko sistemea jarri dabela azaldu dau Jon Irazabelek. Sistema horren arabera, 105.00 bisita izan dira Azokako lehen lau egunetan. Egunik jentetsuena abenduaren 6a izan zan, danetara 40.00 lagun sartu ziran Landakon (Kontuan hartu behar da sistema horrek adin txikikoak ez dituala zenbatzen).
Bisita birtualak be ugari izan dira www.durangokoazoka.com webgunean joandako zemendiaren 23ab Durangoko Azokea aurkeztu ebenetik: 23.300 erabiltzaile bakar, 172.000 orri bistaratuta eta, batez beste, 3 minutuko bisitak.
Ondoren, Aiert Goenaga, Durangoko Azokako buruzagitzearen erreleboa hartu dauen ondarroarrak aurten izan diran gune barrien eta lehendik be ezagunak diran guneen balorazinoa egin dau. Oro har, gune barriek sano erantzun ona jaso dabela jakinarazo dau.
Haur Literatura Aretoari jagokonez, antolatutako ekintza guztiek erantzun oso ona izan dabe. Batez beste 30-40 lagun izan dira ekintza guztietan baina batzuetan 150 lagunentzako lekua dauka aretoa txiki geratu da.
Aurten 3. urtea bete dauen Ahotsenea, sortzaileen gunea sendotu egin da nabarmen. Proposamenen aniztasuna izan da azpimarragarriena aurten. Estilo, genero eta gai askotako literatura eta musika proposamenak izan dira, bai hasibarrien aldetik, baita urteetan sorkuntzan dabilzananen aldetik be. 150 sortzailetik gora pasau dira Ahotseneatik.
Irudienea gunea barria plaza izan da ikus-entzunezko munduan dabilzan euskal sortzaileei eta, besteak beste, euskal kulturea indartuz euskerearen normalizazinoaren alde dabilzanei emondakoa. Era berean, plazerra izan da Durangoko Azokearen barruan euskal kulturearen sustapen lana egin ahal izatea.
Szenatokia, antzerkiaren plaza, San Agustin Kulturgunean kokatua, arrakastatsua izan da. Basrrikuntzen artean, batez be, irakurketa dramatizatua eta antzerki maratoia izan dira ekitaldirik garrantzitsuak. San Agustin Gunea Landakogunetik urruntxu egon arren, jenteak ondo erantzun dau.
Kabi@ gunean, barriz, teknologia barriak izan dira protagonista eta ekitaldirik deigarrienak bi izna dira: batetik, eskuko telefonoetako aplikazinoa erabilita ipuin-kontaketea lehenegoz egin da; bestetik, euskal wikipediaren 10. urteurreneko auzolan-festan, 37 artikulu barrri sartu zran eta, beraz, euskerazko wikipedia 107.000. artikulura heldu da Durangon.
Euskal Dendaren 16. edizinoan, 20.000 bisita izan dira eta artisauak oso pozik dagoz.
Azken buruan, Plateruenak be Azokako egutegi arraroari ondo eutsi deutso eta aurrikuspenak bete egin dira. Plateruenan egin diran disko aurkezpen eta kontzertuak, oro har, jentetsuak izan dira baina igazko jokerea igarri da aurten be, zuzeneko ikuskizunetan izandako ikusle kopurua behera doala, hain zuzen be.
Balorazino ekitaldiaren amaieran, Gerediagako buru Nerea Mujikak adierazo dau datozen urteetako Azokearen diseinua lantzen dabizela. Kulturgintza arloko euskerazko sormen lanen plaza izateko bidea egingo dauela be azpimarratu dau. Bide barriari erantzuteko, Gerediagak Durangoko Azokara begira zuzendaritza taldean aldaketa batzuk egingo ditu, arlokako zuzendaritzak zehaztu eta arlokako arduradunak eta lan-taldeak eratzeko bidea hasiko dau. Datorren urteari begira, Aiert Goenaga izango da talde horren ordezkari barria.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!