Berreginen Museoak Mariaren Bihotzaren Eleizan beteten dauen 5. urteurrena ospatuko dau 'Kandelen argipean'

Bizkaie! 2011-11-16 12:08   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoak, Mariaren Bihotzaren Eleizan (San Frantzisko, 14) dauen egoitza barriaren 5. urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, zemendiaren 21ean, Kandelen argipean egingo diran bi bisiten bitartez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoak, Mariaren Bihotzaren Eleizan (San Frantzisko, 14) dauen egoitza barriaren 5. urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, zemendiaren 21ean, Kandelen argipean egingo diran bi bisiten bitartez.

Michelangeloren Moises, Venus italica, Laocoonte eta bere semeak eta Borrokalariak dira kandelen argipean ikusi ahal izateko aukeratutako lau artelanak, 5. urteurren hori holan ospatzeko. Mariaren Bihotzaren Eleiza zaharrak eskaintzen dauen espazioari, eskulturek argituko dituen sugarrak gehituko jakoz, alderdi interesgarrienetako batzuk nabarmenduko dituan giroa sortuz: arpegiak, emozinoak, gorputzak, sentsazinoak…

Dobako bisita gidatuak datorren astelehenean, zemendiaren 21ean, izango dira, arratsaldeko 18:00etan eta 19:30ean, aurretik Museoaren telefono zenbakietan erreserbea eginez (94.679.02.55 eta 94.415.02.31). Txanda bakotxean 25 lagunek hartu ahal izango dabe parte, gehienez be. Bisitea amaitzean, bisitariek tea edo kafea hartu ahal izango dabe, gozokiz lagunduta.

Kontuak kontu, normalean astelehenetan zarratuta egoten dan Museoak 18:00etan eta 19:30ean zabalduko ditu bere ateak, bisita gidatua erreserbau daben lagunentzako.

Piezak aukeratzeko orduan, antxinako bildumei eta Museoko Bildumeari jagokenez, euren adierazgarritasuna hartu da kontuan, eta baita, normalean, kandelen argipean ikusten ziran artelanak dirala be bai.


Berreginen Museoa

Mariaren Bihotzaren Eleiza (San Frantzisko, 14 Bilbo ).

Museoaren ordutegia:

• Martitzenetik zapatura: goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
• Domekatan: goizeko 10:00etatik 14:00etara
• Zarratuta: astelehenetan eta jaiegunetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu