44.000 'Kultura Bonu' ipiniko ditue salgai gaurtik aurrera

Bizkaie! 2011-12-12 09:37   kulturbiz

Aurten, Eusko Jaurlaritzeak 660.000 euro bideratuko ditu Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko. Danetara, 44.000 bonu salduko dira Gabonetako kanpainan, Kultura Saileko iturriek jainarazo dabenez. Abenduaren 12tik aurrera izango dira salgai bonuak, urtarrilaren 5era arte. Bonuak urtarrilaren 20ra arte erabili daitekez.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia bizibarritzeko ekintzak garatzeko Eusko Jaurlaritzak dauen egitasmoaren barruan, eta aurreko kanpainetan lortutako emoitza onak ikusita, Kultura Sailak Kultura Bonua programea barritu dau. Ekimenaren helburua arte eta kultura ekoizpenaren merkatua bultzatzea da.

Hainbat euskarritako kultura-produktuen erosketea diruz lagunduko dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura bonuon bidez. Bonoak aukeratutako finantza-entitadadearen bitartez ipiniko dira salgai, eta horreen bitartez erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izango dau, bai liburuak edo diskoak erosterakoan, museoetan, zinema-aretoetan, antzerkian edo kontzertuetan. Bonu bakotxa 25 euroan saltzen da, baina 40 euroko balioa emongo deutso erabiltzaileari, kanpainearen barruan dagozan denda eta aretoetan.

Bonuak multizerbitzu kutxazainen edo antzekoen bidez baino ezingo dira erosi, nahiz eta, Eusko Jaurlaritzak berariaz baimendu ezkero, bestelako bideak be erabili ahal izango diran. Kreditu-txartel bakoitxagaz kultura-bonu bakarra erosi daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu