Euskaltzaindiak 30 libururen dohaintza egin deutso Ziraukiko Udal Liburutegiari
2011-11-22 17:38 kulturbizGaur egun, Lizarraldeko herri honetan ume asko dago eta horreetatik bi herenak euskeraz ikasten dau, eta, beraz, bibliotekeak umeentzako euskerazko material anitza eskaintzen dau.
Euskaltzaindiak bere argitalpen katalogoko 30 liburu emon deutsoz dohaintzan, oraintsu ateak edegi dituan Ziraukiko (Nafarroa) Udal Bibliotekeari. Edegi ostean, Euskaltzaindiari liburuak eskatu eutsiezan eta erabagia berehala etorri da; Akademiak emondako liburuak, batez be, ikerketa, soziolinguistika eta hiztegigintza alorrekoak dira baina euskerea ikasteko lagungarriak diran ipuinak be helarazo jakez.
Orain arte ez da udal biblioteka ofizialik izan Ziraukin. Halan da be, bada aurrekari bat, izan be, 1970eko hamarkadearen amaieran, gazte batzuk Udaleko gela batean euren liburuak ixten zituen, jenteak mailegatu eta irakurteko.
Gaur egun, Lizarraldeko herri honetan ume asko dago eta horreetatik bi herenak euskeraz ikasten dau, eta, beraz, bibliotekeak umeentzako euskerazko material anitza eskaintzen dau.
Bestalde, Akademiak Euskaltzaindia eta Araba liburuxkea kaleratu barri dau. Lliburuxkeak Akademiak Araban egin eta egiten dituan ekitaldien barri emoten dau eta euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Honako atalak ditu: Harreman instituzionalak: Araba Euskaltzaindiaren sortzaile; Euskaltzaindiaren ofizialtasun juridikoa; Euskaltzaindiak Araban dituan hitzarmenak; Ordezkaritzaren bulegoak eta ordezkariak; Batzordeak eta egitasmoak; Euskaltzaindiaren biltzarrak eta ekitaldiak Araban; Euskaltzainak Araban; eta Argitalpenak.
Era berean, Araba eta euskara 1990eko zemendiaren 8an Arabako euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleek Euskaltzaindiaren Jagon sailagazn egin eben adierazpena be jaso da argitalpenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!