Mariano Ferrer kazetariak 'Lo que dije y digo' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-12-07 13:39   kulturbiz

Lo que dije y digo lanean Mariano Ferrer (Donostia, Gipuzkoa, 1939 - ) kazetariak El Mundon, Jakin aldizkarian eta Noticias de Gipuzkoan idatzitakoak batu ditu.

Lo que dije y digo lanean Mariano Ferrer (Donostia, Gipuzkoa, 1939 - ) kazetariak El Mundon, Jakin aldizkarian eta Noticias de Gipuzkoan idatzitakoak batu ditu.

90. hamarkadako kontuak eta 90. hamarkadearen amaierako kontuak, 2010era artekoak dakarz egileak. Euskal gatazkea, politika kontuak oro har, Joseba Goikoetxearen hilketearen inguruan, EEren banaketaz, Lizarra Garaziko kontuak, ustezko bakea lortzeko izen askotariko hitzarmenak, dispersinoa, bahiketak, ETAren balizko amaierea…

Pozik hartu neban Tarttaloren eskaintza eta egungo eskaintza zabalaren aurrean, hasieran argi ikusi ez arren liburuaren zergaitia, azkenean, bolada jakin bateko kronikea dirala idatziok jaubetu nintzan. Artikuluak ez dagoz berreidatziak, orduan idatzitako moduan dagoz, orduan bizitakoak oinarri hartuta adierazo dau Mariano Ferrer-ek.

Hor zehar diran milaka kontakizunen artean, nire ekarpentxua dira idatziok, ze ekarpen horreek guztiek islatzen dabe bolada jakin horretako errealidadea esan dau Ferrer jn.ak.

Kazetaria, filosofoa, abokatua eta irrati-esataria da Mariano Ferrer. Nahiz eta kritikoek ezker abertzalearen aldekoa izatea leporatu, betidanik independentzia erakutsi dau, ETAren ekintzak gogor salatuta. Gaur egun Euskal Herriko kazetaririk ezagunenetakoa da eta datu lez baino ez bada be, Egin egunkariko lehen zuzendaria izan zan, Herri Irratiko esatari ohia eta hedabide askotako kolaboratzailea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu