Fernando Morillo idazleak Gaumin argitaletxea sortu dau
2011-11-28 10:28 kulturbizMorilloren esanetan, gazteenak gogoan, edizino hurrekoagoak, dinamikoagoak, teknologia barriak, soinuak, irudiak, sare-sozialak aintzat hartuta produzidutea da asmoa. Sortzaileei eta irakurleei begira egongo dan argitaletxea da Gaumin.
Fernando Morillo (Azpeitia, 1974) idazleak argitaletxe propioa sortu dau Gaumin izenekoa, hain zuzen be. Era berean, argitaletxearen lehenengo lau liburuak be aurkeztu ditu: Su tanta bildumako Deabruaren letaginak eta Hildakoei esker eta haien erruz, Su/Zu gazte bildumako Izuaren Pasabidea, eta Marko panpinak trapuzko amets dira liburuak, danak Morillok berak idatzitakoak. Marko panpinak trapuzko amets ipuina izan da lehenengo argitalpena, 15 urtetik beherakoentzat. Horregaz batera, gazte zein helduentzako misteriozko hiru nobela argitaratu ditu. Horrezaz gan, misteriozko beste eleberri bat be prest dauka Morillok argitaratzeko, Abbadiaren sekretua izenekoa.
Nire testuak liburu bihurtu arteko bidea oso-osorik zaindu ahal izateko, argitaletxe propioa sortu dot: Gaumin. Nire kumeak inoiz baino hobeto mimetako, eta horregaz batera ideia barri asko martxan jarteko. Liburuak modu diferente batean osotu eta aberastu nahi dodaz (audioliburuak, liburu elektronikoak, hainbat bideo...) adierazo dau azoeitiarrak.
Morilloren esanetan, gazteenak gogoan, edizino hurrekoagoak, dinamikoagoak, teknologia barriak, soinuak, irudiak, sare-sozialak aintzat hartuta produzidutea da asmoa. Sortzaileei eta irakurleei begira egongo dan argitaletxea da Gaumin. Ohiko argitaletxeakazko hartu-emonak aldatu eta sortzaileek euren lanaren kontrol handiagoa izango daben eredua lantzea da asmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!