'1512 Euskal lurraldeak eta nafar Estatua' artikulu bildumea plazaratu dau Txertoa argitaletxeak
2011-11-29 10:19 kulturbiz1512 Euskal lurraldeak eta nafar Estatua kaleratu dau Txertoa etxeak, Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko txosten eta komunikazinoa guztiak jasoten dituan lana. Iruñean egin eben aurkezpena Joseba Asiron Historian doktore eta Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko zuzendariak, Angel Rekalde Nabarraldeko buruak eta Martin Anso Txertoako editoreak.
1512 Euskal lurraldeak eta nafar Estatua kaleratu dau Txertoa etxeak, Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko txosten eta komunikazinoa guztiak jasoten dituan lana. Iruñean egin eben aurkezpena Joseba Asiron Historian doktore eta Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko zuzendariak, Angel Rekalde Nabarraldeko buruak eta Martin Anso Txertoako editoreak.
Gaztelako tropek 1512an Nafarroa inbadidu ebela bost mende beteko dira laster; hori dala eta, irailaren 16, 17 eta 18an Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra egin zan, Nabarraldek antolatuta, Oñatiko Unibersidadean. Gai nagusia Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 1512ko konkistan izandako eginkizuna izan zan, lehenagotik konkistauta egozan euskal lurralde honeen eta nafar Estaduaren arteko harremon historikoak bere bai.
Berrehun lagunetik gora batu ziran Oñatin, puntako hainbat adituren berbaldiak entzuteko prest. Biltzarrean parte hartu eben historialari eta ikertzaileen artean egon ziran, besteak beste, Mikel Sorauren, Estibaliz Gonzalez Dios, Jose Antonio Recondo, Xose Estevez, Iñaki Sagredo, Amaia Basterretxea, Xabier Orue-Etxebarria, Jose Luis Orella Unzue, Idoia Arrieta, Juan Antonio Urbeltz, Floren Aoiz, Amaia Nausia Pimoulier, Victoriano J. Herrero, Montserrat Fernandez eta Mikel Legorburu. Liburu honen bidez, Nafarroaren historian interesa daukan edonok eskura ditu Biltzarrean aurkeztutako txosten eta komunikazino guztiak.
Testuak jatorrizko hizkuntzan argitaratu ditue, 15 gaztelaniaz eta 6 euskeraz. Dana dala, gaztelaniazko artikuluek sarreratxu bat dauke gaztelaniaz, eta alderantziz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!