Kode edegiko praktika kulturalen dekalogoa aurkeztu dau Tabakalerak
2012-04-10 15:37 kulturbizTabakalerak bere ekarpena egin nahi izan dau kultura arloan gertatzen dagozan eraldaketen inguruko eztabaidan, zabalkundean eta hausnarketan. Orain aurkezten dogun liburuaren bersino hau, abiapuntu lez planteetan dogu, kode edegiko proposamen bat izanik, barrikuste, moldaketa eta barridazketa saioak gogo onez hartuko baititu.
Beharrezko orrazketa eta barrikuste lanen ostean, honezkero eskuragarri dago Kode edegiko praktika kulturelen dekalogoa (1. bersinoa). Joan dan urtarrilean antolatutako talde idazketa esperimentuaren emoitzea da, hain zuzen, orain aurkezten dan hau.
Booksprint edo idazketa maratoiaren metodologian oinarrituta eta talde-idazketarako preparautako booki.cc online plataformea erabiliz, bost egunez 15 persona alkartu ziran (Estaduko leku desbardinetatik heldutako kultura-kudeatzaileak, kazetariak, idazleak, etab.) alkarregaz hausnartu eta liburu hau idazteko. Egun horreetako lanaren emoitzea eskuragarri dago, hainbat formatutan doban deskargetako moduan, proiektuaren blogean (www.10penkult.cc) eta booki.cc plataforman bertan.
Prozesu hau sustatuz, eta bertan parte hartu daben hainbat personaren laguntzinoari esker, Tabakalerak bere ekarpena egin nahi izan dau kultura arloan gertatzen dagozan eraldaketen inguruko eztabaidan, zabalkundean eta hausnarketan. Orain aurkezten dogun liburuaren bersino hau, abiapuntu lez planteetan dogu, kode edegiko proposamen bat izanik, barrikuste, moldaketa eta barridazketa saioak gogo onez hartuko baititu. Booki plataformeak bertan argitaratutako testuak editetako aukerea eskaintzen dau eta horixe da, hain zuzen, gure nahia, aurkezten doguzan testu honeek desadostasunak, eztabaidarako gai barriak, kritikak, etab. eragitea. Gustora hartuko doguz azterketa eta hausnarketa prozesu honek aurrera egin daian lagunduko daben ekarpenak, hausnarketak eta iruzkinak.
Gainera, Tabakalerak aurkezpen hau erabili nahi dau aitatu testua euskerara eta lekuko testuingurura egokituko dauen beste talde-idazketa prozesu bat abiarazoteko. Prozesu honen helburua itzulpen literalaz harago joatea litzateke, eztabaidea sustatzea eta edukiak birplanteetea lekuko kasuak eta adibideak gehituz.
Izenburuan berak dinoen legez, liburua hamar ataletan banatua dago, bakotxa kontzeptu zehatz baten inguruan garatua, besteak beste, Komunitatea, Gardentasuna, Jasangarritasuna edo P2P. Liburua bere osotasunean deskargetako interesik ez dabenentzako proiektuaren blogean (www.10penkult.cc) egunero kapitulu bat argitaratuko dogu. Lehen kapitulua, Bidaia orria, liburuaren idazketarako erabilitako metodologia eta booksprintean parte hartu eban taldeak adostutako jarraibideak zehatz mehatz azaltzen dituan atala da.
Zeri buruz da Kode edegiko praktika kulturalen dekalogoa?
Gehienbat web sozialaren eztandearen ondorioz, azken urteotan sormen-, gizarte- eta kultura-praktiketan gertatutako eraldaketa prozesua azkartu egin da. Orain ikuslea erabiltzaile eta sortzaile-kide da. Produkzino, zabalkunde eta banaketarako espazioak be beste batzuk izaten hasi dira eta espazio esperimental sare bat osotzen hasia da, kulturearen eta artearen zikuitu tradizionalen alternatiba izan nahi dauena.
Gure lan egiteko ohiturak aldatu egin dira, baita komunikazino ohiturak eta, segurutik, baita gure pentsakerea be. Baina preminazkoa da gelditu eta zenbait gauza idatziz jarri eta konpartidutea. Hau da, alkar-ulertzen eta zaharkiturik geratu dan eta eraldaketara ohitzea kostetan jakon makineria orioztatzen lagunduko deuskuen zenbait oinarri ezartzea.
Egiletza eta copyright-aren inguruko burrukak, informazinoaren eskuragarritasunean hobekuntza eskaerak, publikoa dan horren kudeaketan gardentasun eskariak, esparru politikoan parte hartzeko gaitasuna handitzeko beharra, hezkuntza sistemak zalantzan jartea, espazio publikoaren (fisikoa eta digitala) erabilerearen inguruko gatazkak, informazinoaren eta gure eta geure gorputzen gaineko kontrolaren burrukea… Horreek dira, besteak beste, egungo gizartean pil-pilean dagozan tirabiretako batzuk. Eta horreek dira eztabaidearen ardatz bilakatu diran abiapuntuetako batzuk, eskuliburu itxuran, gogoeta eta ekarpen teoriko bat sortzeko saiakera izan nahi dauen honetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!