Antonio Mingote marrazkilari eta umoristea hil da

Bizkaie! 2012-04-04 12:38   kulturbiz

Antonio Mingote marrazkilari eta umoristea Madrilen hil da, 93 urte zituala. 1946an hasi zan La Codorniz aldizkari satirikoan bere lanak argitaratzen; ostean makina bat komunikabidetan argitaratu dira haren marrazki eta testuak.

Antonio Mingote marrazkilari eta umoristea Madrilen hil da, 93 urte zituala. Espainiako Hizkuntz Akademiako kidea zan, berau izan zan sartu zan lehenengo umorista grafikoa.

1946an hasi zan La Codorniz aldizkari satirikoan bere lanak argitaratzen; ostean, makina bat komunikabidetan argitaratu dira haren marrazki eta testuak. 1987an izentau eben Espainiako Hizkuntz Akademiako kide. Sari asko jaso zituan Mingotek, besteak beste, Espainiako Lanaren Urrezko Dominea (1996), Quevedos Umore Grafikoko Iberoamerikako Saria (1998), Espainiako Arte Ederren Merezimenduaren dominea (2002), Luca de Tena saria (2002) eta FAPE Kazetaritzako Saria (2003).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu