hoPlay Bideojokoen Nazinoarteko III. Lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-03-06 11:19   kulturbiz

Bilboko Alondigeak hoPlay Bideojokoen Nazinoarteko III. Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Lanak aurkezteko epea bagilaren 16an amaituko da. Sei sari izango dira, danak 6.000 eurokoak, eta Kinect saria bere bai, Microsoft enpresearen lankidetzeagaz. hoPlay garagarrilaren 13tik 22ra egingo da Kulturen Atarian.

Bilboko Alondigeak hoPlay Bideojokoen Nazinoarteko III. Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Lanak aurkezteko epea bagilaren 16an amaituko da. Sei sari izango dira, danak 6.000 eurokoak, eta Kinect saria bere bai, Microsoft enpresearen lankidetzeagaz. hoPlay garagarrilaren 13tik 22ra egingo da Kulturen Atarian. Ekimenak BBK, Euskaltel Fundazinoa, EiTB eta Bilbao Ekintzaren laguntzinoa dauka.

Bideojokoen sektorea urtero-urtero haziz doa, bai neurriz bai kalidadez, hoPlayren antolatzaileen arabera. Mundu birtualean, pantailaren aurrean zein atzean, makina bat aukera dagoz; besteak beste, Ridley Scott eta Guillermo del Toro zinemagileek baliabide horreek erabili ditue. Bideojokoak ondo pasetako tresnak izateaz aparte, hezkuntza-erreminta garrantzitsuak izan daitekez.

Aurten be, Alondigeak bideojokoen jolas- eta hezkuntza-izaerea garatzen daben personen eta enpresen sormena autortu eta saritu gura dau. hoPlay lehiaketeak originaltasuna, sormena eta barrikuntzea nabarmenduko ditu.

Lahiekaten 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako bideojokoak aurkeztu behar dira. Jokoak konsola, ordenagailu edo eskuko telefonoetarako zian daitekez; gaia eta generoa libreak dira, beti be indarkeria edo bereizkeria moetaren bat aldarrikatzen ez badabe, edo kolektiboren batentzat iraingarriak ez badira.

Jasotako proposamenak jaialdiko zuzendaritzeak izentautako epaimahaiak balorauko ditu. Epaimahaia bideojokoen sektoreko profesional ezagunek osotuko dabe. Ondoko sariak banatu ditue: ideia originalik onena, sormen-diseinurik onena, soinu-musika onena, jokoaren kalidaderik onena, euskal bideojokorik onena eta ikusleen sari berezia. Beste sari bat be izango da, Kinect saria; Windowsentzako Kinect-egaz egindako proiektu interaktibo eta multimediei emongo jake. Kinect sariaren irabazleak proiektua jaialdian erakusteko aukerea izango dau, garagarrilaren 13tik 22ra. Horrezaz gan, lagun birentzako biajea irabaziko dabe, Microsoftek Europan daukan Barrikuntza Zentro batera. Ganera, Xbox-en Facebook orrialdean boto gehien lortzen daben hiru proiektuek Windowsentzako Kinect bat irabaziko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu