Badator Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko IV. 'Pertsiana Jaitsita' lehiaketea

Bizkaie! 2012-03-27 14:03   kulturbiz

Barrikuntza lez, aurten gai bakarra proposatu da, eta apaindurarako proposamena gai horretan zentrau beharko da. Holan, diseinuek, kulturen arteko alkarbizitzea eta horrek sortzen dauen aberastasuna, auzoaren zaharbarritzea, integrazinoa edo kulturartekotasuna irudikatu beharko dabe.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, urigintzearen barriztapenerako Surbisa udal erakundeagaz lankidetzan, Pertsiana Jaitsita lehiaketearen laugarren edizinoaren deialdia zabaldu dau. Lehiaketa barritzaile horren helburua, ekimenean parte hartu nahi daben Bilbo Zaharreko saltokietako pertsianak graffiti artistikoakaz apaintzea da.

Kultur proposamen berezi honek hainbat helburu ditu: kaleko artisten lanari duintasuna emotea, izan be, euren lana gero eta leku handiagoa hartzen dago beste espazio batzuetan; Bilbo Zaharra auzoari, bertan egiten dagozan birgaitze prozesuan eragina izango dauen irudi modernoa eta deigarria eskaintzea; eta, aldi berean, merkatariei parte hartzeko eta auzoko biztanleei, zuzenean ikustea erraza ez dan artelan bat egiteko prozesuaz gozetako aukerea eskaintzea.

Euren negozioen pertsianak aukeratuko diran hiru egitasmoen euskarri izateko itxi dituen Bilbo Zaharreko hiru merkataritza establezimenduak –epaimahaiaren erabagia onartzeko konpromisoa agertuz– Mariaren Bihotzaren Plazako 2. zenbakian eta Gorte kaleko 10ean eta 16an dagoz.

Barrikuntza lez, aurten gai bakarra proposatu da, eta apaindurarako proposamena gai horretan zentrau beharko da. Holan, diseinuek, kulturen arteko alkarbizitzea eta horrek sortzen dauen aberastasuna, auzoaren zaharbarritzea, integrazinoa edo kulturartekotasuna irudikatu beharko dabe.

Lehiaketan parte hartu nahi daben artistek, udal webgunean topauko daben formularioa euren datuakaz bete eta euren ibilbidearen historia laburra erantsi beharko dabe. Era berean, egin nahi daben horma-irudi graffitiaren zirriborroa be aurkeztu beharko dabe. Izena emoteko azken eguna maiatzaren 8a izango da.

Epaimahaiko kideek, maiatzaren 23a baino lehen, ezagutarazoko ditue aukeratutako hiru proposamenak. Artistek, aurkeztutako zirriborroen arabera egin beharko ditue graffitiak. Ohikoa danez, inguruko biztanleek, euren jarduna maiatzaren amaieratik aurrera egingo daben graffiti egileen lana zuzenean ikusteko aukerea izango dabe. Azken lanak jai herrikoi batean aurkeztuko dira, bagilaren 2an, eta artistek, euren lanak momentu horretan sinatzeko konpromisoa hartuko dabe.

2011ko azken edizinoan, Sebastián Velasco, Nuria Serrano eta Alfonso Álvarez artisten egitasmoak aukeratu ziran, eta Alain Astolaren egitasmoak aitamen berezia jaso eban. Lehiaketara, 13 artistaren 25 egitasmo aurkeztu ziran.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu