Arte Bizia plataformeak zuzeneko ikuskizunen egoera larria salatu dau
2012-03-06 14:21 kulturbizKrisi ekonomikoaren atxakian, azkenaldion murrizketa handiak egin ditue erakunde publikoek, bai zuzeneko emonaldiak kontratetako orduan bai dirulaguntzetan be. Holan, hainbat alkartetako ordezkariek agerraldia egin dabe Bilbon, Arte Bizia plataformearen izenean bat eginda, eta urtenbidea eskatu dabe, sektorea ez daiten hondoratu. Ordezkari publikoakaz preminazko batzarrak nahi ditue, eta zuzeneko arteei eusteko plangintza zehatza.
Krisi ekonomikoaren atxakian, azkenaldion murrizketa handiak egin ditue erakunde publikoek, bai zuzeneko emonaldiak kontratetako orduan bai dirulaguntzetan be. Holan, hainbat alkartetako ordezkariek agerraldia egin dabe Bilbon, Arte Bizia plataformearen izenean bat eginda, eta urtenbidea eskatu dabe, sektorea ez daiten hondoratu. Ordezkari publikoakaz preminazko batzarrak nahi ditue, eta zuzeneko arteei eusteko plangintza zehatza.
Kontu ekonomikoa baino gehiago dala aldarrikatu dabe Arte Bizia plataformakoek, kulturea ez da kontsumoa bakarrik, zerbitzu publikoa da, gizarteari emoten jakon onurea, azpimarratu dau Euskal Aktoreen Batasuneko Miriam Martinek. Horregaitik, kultur adierazpideak, eta euren kasuan zuzeneko ikuskizunak, modu berezian jagon beharreko arloa dirala uste dabe. Euskal Autonomia Erkidegoan, 27.400 lagunek jarduten dabe sektorean eta emoten jakuna baino aberastasun handiagoa sortzen dogu, ganeratu dau Amaia Ibañez Eskena erakundeko kudeatzaileak. Ekonomikoki bideragarria eta aberastasun sortzailea da gure sektorea, azaldu dabe.
Halandabe, krisia hasi zanetik, murrizketak baino ez dituela jaso salatu dabe Arte Bizia plataforman batutakoek. Baztertuta dagozala sentiduten dabe; zuzeneko ikuskizun kulturalen sektorea hondoa joteko bidean dala ikusi, eta erakundeen aldetik ez ei dabe babesik sumatzen. 2007an hasi ziran murrizketak, baina igaztik-edo igarri dogu jatsiera handiena, zehaztu dau Martinek. Gauzarik kezkagarriena tokian tokiko erakundeena da, udalena, herritarrakandik hurre dagozalako baina alternatibarik ez dabe eskaintzen. Dirua aurreztearren, zuzeneko emonaldi gitxiago kontrateteaz gan, kalidade eskaseko ikuskizunak topetan dirala, eta konpainiei baldintza ekonomiko txarrak eskaintzen jakezala salatu dabe. Badakie krisi ekonomikoak guztiei eragiten deutsiela, baina kultureak daukan garrantzia gogoan izanda, urtenbideren bat eskatu dabe, danon artean sistema barria sortu behar dogu, zuzeneko arteek etorkizuna euki daien, esan dau Ibañezek.
Egoereari bueltea emoteko, beraz, preminazko batzarra eskatu deutse euskal erakunde publikoei.Batzar hori lortu ezkero, hiru aldarrikapen nagusi ipiniko ditue mahai ganean: lehenik eta behin, alderdi politikoen interesen ganetik, erakundeen arteko harremona sortzea eskatuko dabe; bigarren, konpromiso zehatza nahi dabe erakunde publikoen aurrekontu orokorretik zuzeneko arteetara bideratu beharreko diruaz, ehuneko 0,7 edo gehiago; amaitzeko, alderdiek arlo honetarako hizketakideak izentatzea be eskatuko dabe, hartu-emonak errazteko.
Zuzeneko kultur ikuskizunetako profesionalek bat egin dabe Arte Bizia plataforman, euren etorkizuna arriskuan ikusten dabe eta. Aktoreak, produktoreak, zuzendariak, jantzariak, sortzaileak, teknikariak, eta abar batu dira. Arte Bizia plataformea bera ondoko erakundeek eratu dabe: Eskena (23 arte konpainiaren bilgunea), Euprel euskal promotoreen alkartea, ADDE Euskal Herriko Jantza Profesionalen alkartea, EAB Euskal Aktoreen Batasuna eta Euskadiko Musikarien Kolektiboa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!