Etxepare Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak sortu ditu

Bizkaie! 2012-03-27 11:30   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak aurkeztu ditu. Institutuko arduradunek Donostian eskainitako prentsaurrekoan azaldu ebenez, apirilaren 11n hasiko da Koldo Mitxelena katedrea Chicagoko Unibersidadean, eta AEBetako unibersidade-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango dau helburu. Eta udagoienean, euskal artearen inguruko Eduardo Chillida katedrea zabalduko dabe Frankfurteko Goethe Unibersidadean.

Etxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak aurkeztu ditu. Institutuko arduradunek Donostian eskainitako prentsaurrekoan azaldu ebenez, apirilaren 11n hasiko da Koldo Mitxelena katedrea Chicagoko Unibersidadean, eta AEBetako unibersidade-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango dau helburu. Eta udagoienean, euskal artearen inguruko Eduardo Chillida katedrea zabalduko dabe Frankfurteko Goethe Unibersidadean. Daborduko, New Yorkeko CUNY Unibersidadeko Bernardo Atxaga katedrearen aurtengo egitaraua ne zehazten hasita dago Etxepare.

Koldo Mitxelena Katedrea Chicagoko Unibersidadeak Division of Humanities izeneko sailean txertatu da, eta ikasturtero entzute handiko euskal irakasleren bat joango da bertara, lauhileko batean eskolak emotera. EHUko Fonologiako katedradun Lourdes Oñederra izango da lehenengo irakaslea. Katedrari hasiera emoteko ekitaldiak antolatu ditu Etxepare Euskal Institutuak antolatu ditu, Chicagoko Cervantes Institutuagaz eta Chicagoko Unibersidadeko Division of Humanities atalagaz batera. Ekitaldiak apirilaren 9tik 22ra bitartean egingo dira, hainbat tokitan: Chicagoko Cervantes Institutu eta Reva and David Logan Center gunean, eta Illinoiseko Unibersidadeo Urbana-Champaignen.

Ondoko ekitaldiak izango dira, besteak beste, egitarauan: euskal kulturearan aditu diran kazetarien berbaldiak, Paddy Woodworthena, esaterako; Arantxa Urretabizkaia eta Eider Rodriguez bezalako euskal idazleen mahai-inguruak, Helena Taberna eta Asier Altunaren filmeen proiekzinoa, Latino Film Festivalen; eta, Erlea Maneros Zabalaren erakusketea Reva and David Logan Center for Creative and Performing Arts gunean. Etxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibersidadean daukan Amaia Gabantxo irakurleak be parte hartuko dau.

Euskal artearen inguruko Eduardo Chillida Katedrea 2012-2013 ikasturtetik aurrera emongo da Frankfurteko Johann Woflgang Goethe Unibersidadean. Katedreak euskal artea eta, batez be, Eduardo Chillidaren obrea arlo akademikoan ikertzen eta zabaltzen laguntzea izango dau helburu. Katedreak Frankfurteko Unibersidadeko Artearen Historiaren Institutuan izango dau egoitzea, eta Frankfurteko Arteetako Liburutegiak atal batean batuko dau artisteari buruzko bibliografia osoa. Horri esker, Chillida Lekugaz batera, erreferente izango da Chillidaren obrea ikertu gura dabenentzat.

Urtero, nazinoartean garrantzia dauen ikertzaile bat konbidauko dabe, mintegiak edo berbaldiak emoteko, aurretiko edo aldi bereko ikerketen emoitza lez. Izan be, ikerketea sustatzea da helburu nagusia. Ikasketa kuratorialen nazinoarteko masterrean txertatuko da eskaintza akademiko hau, hain zuzenbe unibersidadeak eta Städelschulek uriko museoekaz eta Frankfurter Allgemeinegaz lankidetzan antolatutako graduondoko programan. Horrezaz gan, bertako fakultadeak konpromisoa hartu dau lehenengo urte bietan nazinoarteko sinposioa egiteko, Eduardo Chillidaren obrearen inguruan.

Aurtengo udagoienean New Yorken egingo dan Bernardo Atxaga katedrearen egitaraua zehazten hasi dira. Bernardo Atxagak berak abiatu eban 2011ko irailean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu