Harrapazank programearen zazpigarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2012-03-14 09:45   kulturbiz

Martxan dago Harrapazank programearen zazpigarren edizinoa, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta. Euskerearen erabilerea gazteen artean sustatu eta eurentzako kultur eskaintzea handitzea dau helburu ekimenak. Besteak beste, Harrapazank Eszenatokia lehiaketea antolatu dabe, dagoeneko 53 taldek emon dabe izena.

Martxan dago Harrapazank programearen zazpigarren edizinoa, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta. Euskerearen erabilerea gazteen artean sustatu eta eurentzako kultur eskaintzea handitzea dau helburu ekimenak. Besteak beste, Harrapazank Eszenatokia lehiaketea antolatu dabe, dagoeneko 53 taldek emon dabe izena.

Harrapazank Bilboko Udaleko Euskera Zuzendaritzeak, Topagunea euskera alkarteen federazinoagaz batera, atondutako ekimena da, eta BBKren babesa dauka. Hezkuntzatik eta arlo akademikotik aparte, 12 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat euskerea eguneroko hizkuntza izatea da programearen helburua; horretarako, antolatzaileek aisialdirako jarduera erakargarriak preparau gura deutseez gazteei.

Aurreko urteetan arrakasta handia izan eben Distirazank eta Dantzazank talentuko gazteentzako lehiaketek. Trebetasun artistikoa jantzearen eta musikearen bidez erakusteko aukera parebakoa izan eben bilbotar gaztetxuek. Aurten, ekimen biak bat egin dabe Harrapazank Eszenatokia izeneko lehiaketan. Daborduko, 188 gaztek emon dabe izena, 53 taldetan. Ikuskizunak atontzeko, gazteek profesionalen laguntzinoa euki eben, zezeilaren 23, 24 eta 25ean, eta eukiko dabe martiaren 1, 2, 3, 8, 9 eta 10ean San Inazioko, Begoñako eta Ibaiondoko barruti-udaltegietan.

Taldeek ikuskizun bana aurkeztuko dabe sailkatzeko galetan, 3-5 minutu artekoa. Emonaldiok martiaren 17an eta 18an egingo ditue, Bilborock aretoan, 19:00etan. Finalistek martiaren 31ean izango dabe galea. Irabazleak 1.500 euro jasoko ditu.

Harrapazank Eszenatokiaz aparte, Harrapazank Kalea argazki lehiaketa be martxan dago. Antolatzaileek azaldu dabenez, parte-hartzaileek Bilboko irudiak igon beharko ditue, www.harrapazank.com/argazki-lehiaketa webguneera. Epaimahai batek aukeratuko ditu onenak. Sariak tablet bat eta argazki-makina bat izango dira. Epaimahaikideek martiaren 31n jakinarazoko ditue irabazleen izenak.

Hoerrezaz gan, Zergatik erropa-etxearen eskutik, moda-desfilea egingo dabe martiaren 25ean, Bilborocken. 40 gaztek parte hartuko dabe. Profesionalez osotutako epaimahaiak erabagiko dau zein dan talderik onena. Irabazleek 100 euroko txeke bana jasoko dabe, Zergatik etxeko denporaldi barriko erropak erosteko. Desfilearen ostean, Ukabila taldeak -igazko Distirazank lehiaketako irabazleak- dobako kontzertua eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu