Xavier Alvarez de Eulate artistea hil da

Bizkaie! 2012-03-19 14:18   kulturbiz

Xavier Alvarez de Eulate artista eta frantziskotarra barikuan hil zan, Oliteko komentuan, 92 urte zituala. Arantzazuko santutegiko beirateak egin zituan. Igaz, omenaldia egin eutsien Arantzazu, eta Donostiako Kutxa Boulevartd aretoan erakusketea antolatu eben bere lanakaz

Xavier Alvarez de Eulate artista eta frantziskotarra barikuan hil zan, Oliteko komentuan, 92 urte zituala. Arantzazuko santutegiko beirateak egin zituan. Madrileko San Fernandoko Arte Ederren akademian egin zituan ikasketak, eta Jorge Oteizaren tailerrean behar egin eban.

Frai Xavier Álvarez de Eulate Donostian jaio zan 1919an. Lehenengo erlijino-ikasketak Arantzazun egin zituan, eta Foruan segidu zituan. 1935ean, Olitera ailegau zan, Filosofia eta Letrak ikastera. Madrilen ikasi ostean, urte bi emon zituan Kuban, eta 1961ean Olitera bueltau zan. Ordutik Oliten bizi izan da. Igaz, omenaldia egin eutsien Arantzazu, eta Donostiako Kutxa Boulevartd aretoan erakusketea antolatu eben bere lanakaz.

Arantzuko beirateaz gan, Loiolako Jesusen Bihotzeko parrokiakoak, Iruñeko Asisko San Frantziskokoak eta Bergarako Madalena baselizakoak egin zituan. Danetara, 700 bat lan dagoz katalogauta, gehienak tamaina txikikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu