Martiak 20: Ahozko Narrazinoaren Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2012-03-20 11:38   kulturbiz

Ahozko Narrazinoaren Nazinoarteko eguna ospatuko da gaur, martiak 20, Antzuolan, Oihulari Klownen eskutik. Aurtengo narrazinoaren eguneko ipuinak Grimm anaien istorioak izango dira, Oihulari Klownek Grimm proiektuagaz bat egin dauelako.

Ahozko Narrazinoaren Nazinoarteko eguna ospatuko da gaur, martiak 20, Antzuolan, Oihulari Klownen eskutik. Aurtengo narrazinoaren eguneko ipuinak Grimm anaien istorioak izango dira, Oihulari Klownek Grimm proiektuagaz bat egin dauelako. Proiektu horren arabera, martiaren 20an, mundu guztian zehar Grimm anaien ipuinak kontauko dira: bersino eta hizkuntza desbardinetan, estilo eta adierazpen teknika desbardinak erabiliz, bakarka zein taldeka.

Ipuinak umeentzako dirala zabalduta dagoan aurreretxia bertan behera laga nahi dau Oihulari Klownek eta ahozko narrazinoa aldarrikatu eszenako lanbide eta artetzat. Holan, Antzuolako Torresoroan izango dan ekitaldiak bi zati izango ditu:

Arratsaldeko 19:30ean, familia guztiarentzako euskerazko ipuinak entzuteko eta biziteko aukerea izango da ondokoen eskutik: Amaia Arriaran (Bergara), Maider Galartza (Irun) eta Belen Azkarate (Antzuola).

Iluntzeko 20:15ean, barriz, helduendako ipuinak, gazteleraz, ondokoei esker: Marisol Abreu (Venezuela-Antzuola), Ernesto Aguirre (Arrasate) eta Virginia Imaz (Antzuola).

Sarrerea doban izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu