Ane Rodriguez da Tabakalerako zuzendari barria
2012-06-27 12:33 kulturbizTabakalera — Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroko (KGNZ) Administrazino Kontseiluak bart eginiko batzarrean erabagi dau Ane Rodriguez izango dala zentroaren kultura zuzendari barria eta Haritz Azkarraga kudeatzailea. Biak gehiengo absolutuz izan dira hautatuak. Eusko Jaurlaritzea abstenidu egin da botazinoan.
Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroko (KGNZ) Administrazino Kontseiluak bart eginiko batzarrean erabagi dau Ane Rodriguez izango dala zentroaren kultura zuzendari barria eta Haritz Azkarraga kudeatzailea. Biak gehiengo absolutuz izan dira hautatuak. Eusko Jaurlaritzea abstenidu egin da botazinoan.
Ane Rodriguez (Donostia, 1978) kultur kudeaketan esperientzia zabala dauen personea da eta azken urtean, denpora gitxian erreferente bihurtu dan Madrilgo Matadero kultur produkzino zentroaren koordinazino taldeko kide izan da. ARCOn be lan egin eban lau urtez, garai haretan zuzendari zan Lourdes Fernández donostiarragaz batera. Bertan, atzerriko galeriei jagoken sailaren ardurea eta komisariadutza programen ardurea izan zituan. Madrilgo arte garaikidearen azokan jardun ostean, MUSACen Gaztela eta Leongo arte garaikidearen museoan koordinatzaile orokorra izan da.
Ane Rodriguez komunikazino zientzietan lizentziau zan Nafarroako Unibersidadean eta formazino sendoa dauka arte garaikidean eta kultur kudeaketan. Alor horreetan Londresen eta Bartzelonan ikasketak egindakoa da. Hartu-emon estuak izan ditu zinema eta ikusentzunezko arteakaz eta batez be, Euskal Herriko hainbat zentro eta proiektugaz. Holan, Donostiako Zinemaldian, Artelekun eta Manifestan lan egindakoa da. C+Arquitectos arkitektura estudioak Basque Culinary Center eta Tabakalerarentzat egindako proiektuak garatzen be lan egin eban.
Batzar berean erabagi dabe Haritz Azkarraga izango dala Tabakaleraren kudeaketearen ardurea bere gan hartuko dauena. Haritz Azkarraga (Arrasate, 1973) Mondragon Unibersidadeko injinerutza tekniko industriala da. Azken urteotan hainbat ikastaro eginaz bere formakuntzea osotu dau, tartean, telekomunikazino sistema intregatu aurreratuak, e.a. Injinerutza eta obratan aditua da. Egun, Kursaal kongresu jauregiko Zuzendari tekniko eta kudeaketa zerbitzuetako arduraduna da. Ibilbide luzea egin eban kooperatiben alorrean eta hainbat enpresatan ibili da beharrean: Fagor, LKS...
Bestalde, Tabakalerako Administrazino Kontseiluaren presidentzia zeregina Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkateak hartuko dau bere gan, Blanca Urgell kultura sailburuak izendapenari uko egin ondoren. Presidenteordea, barriz, Gipuzkoako diputadu nagusia, Martin Garitano izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!