Getxoko Udalak bere kultura-ekintzaren eredua berrikusi eta eguneratzeko prozesua abiatu dau
2012-07-18 15:56 kulturbizKrisiaren aurrean kultura garapen-aukeren artean finkatzea eta Getxo markeari kultur ekarpena sendotzea dira Udalak, garagarril honetan, Getxo Kultura 2012-2016 Proiektua preparetako prozesua abian jartean zehaztutako helburuetako batzuk, Imanol Landa Getxoko alkateak eskainitako prentsaurrekoan adierazo dauenez.
Getxo Kultura 2012-2016 izenagaz, Udalak irailean jarriko dau abian Kultur Etxearen eredua, udalerriko kultura-ekintzaren ardatz nagusi moduan, eguneratzeko prozesua. Gauzatuko diran lanak 2012ko urte amaierara arte luzatuko dira. Krisiaren aurrean kultura garapen-aukeren artean finkatzea eta Getxo markeari kultur ekarpena sendotzea dira Udalak, garagarril honetan, Getxo Kultura 2012-2016 Proiektua preparetako prozesua abian jartean zehaztutako helburuetako batzuk, Imanol Landa Getxoko alkateak eskainitako prentsaurrekoan adierazo dauenez.
Lanak Getxoko Kultur Etxearen eredua eguneratzera bideratuta dagoz, udalerriko kultura-ekintzaren ardatz nagusi legez. Horren funtzionamenduaren azterketa kritikoa egitea da helburua, tokiko kultur prozesuei buruzko guztia zehetasun guztiakaz ezagutzea, ondorioak ataratea eta konponbide baliogarriak proponidutea, kultureak Getxon dauen eragin estrategikoa, soziala eta ekonomikoa hobetzen laguntzeko. Proiektu hau egiteko aukerea, oro har, kultur arloan, gertatzen dagozan aldaketen harian sortu da, aldaketa horreetara egokitzeko beharraren eta tokiko errealidade barriei aurreratzeko beharraren ondorioz, horreen artean, ekipamendu barrien horniduera, gehitu dau Landak.
Gauzatu beharreko lanen ekarpen barrien artean bat kultur jarduerak Getxoko BPGan (Barne Produktu Gordinean) izandako eragin ekonomikoaren kuantifikazinoa egingo dala da, epe ertainera, 2012-2016 aldirako, izango dauen bilakaerearen iragarpenagaz, hau da, kulturgintzan inbertiduten danak gure udalerriarentzat bueltan zer datorren identifikauko dogu, azaldu dau alkateak.
Parte-hartze prozesua
Proiektua preparetako prozesuan partaidetza handia izango da; horretarako, prozesuaren fase eta momentu desbardinetan, udalerriko kultur eragileen ekarpenak kontuan hartuko dira, besteak beste: jai-batzorde, kultur arloko enpresa, prestaketa-gune, musika-talde, antzerki-talde, jantza-talde eta bestelakoenak; sektore soziokulturalaren alkarte-mobimentuagaz eta herritarrakaz, udalerriko kultur eskaintzaren erabiltzaile diran aldetik, adierazo dau alkate getxotarrak.
Kultiba enpresa bizkaitarrari 47.000€-tan esleitu jakozan lanak bi fasetan gauzatuko dira. Lehenengo fasea irailean hasiko da lan-saio bategaz eta udalerriko hainbat kultur eragilek hartuko dabe parte. Lehenengo fase horretan hasierako egoerearen diagnostikoa egingo da, bai barne-mailan bai kanpo-mailan: eskaria, eskaintza, joerak, produkzinoa eta abar, nabarmendu dau Koldo Iturbe Kultura zinegotziak.
Bigarren faseak zemendiaren amaierara arte iraungo dau; bertan zehaztuko da Getxo Kultura 2012-2016 Proiektua zer izango dan, kulturearen sustapenean arlo eta helburu estrategikoak finkatuz eta lehenetsiz. Proiektuaren esparru eragilea be finkatuko da, abian jarri beharreko ekintza-planak zehaztuz, egituratuz eta diseinatuz' aitatu dau azkenik Iturbek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!