Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidente barria
2012-07-23 11:22 kulturbizHautagaitza bateratuak bazkideen babes masiboa jaso dau. Haren buruan, Iñaki Dorronsoro Plazaola, ondoan Federico Verastegui Cobian (Arabako lehendakariordea), Rosa Miren Pagola Petrirena (Bizkaiko lehendakariordea), Jose Mari Arrazola Aranzadi (Gipuzkoako lehendakariordea), Asier Barandiaran Amarika (Nafarroako lehendakariordea) eta Ana Isabel Ugalde Gorostiza (Kanpoko lehendakariordea).
José María Muñoari txandea hartuta, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente izentau dau Bazkideen Batzarrak. Horrezaz gan, lehendakarigaiaren eta lurraldeko lehendakariordegaien hautagaitza bateratuak aurkeztutako programea berretsi ditue. Gainera, Eusko Ikaskuntzaren Ez Ohiko Batzar Nagusiak kargu exekutibo barriak hautatu ditu hurrengo lau urteetarako.
Hauteskundeetara hautagaitza bateratu bat aurkeztu da eta horrek bazkideen babes masiboa jaso dau. Haren buruan, lehendakari moduan, Iñaki Dorronsoro Plazaola, ondoan Federico Verastegui Cobian (Arabako lehendakariordea), Rosa Miren Pagola Petrirena (Bizkaiko lehendakariordea), Jose Mari Arrazola Aranzadi (Gipuzkoako lehendakariordea), Asier Barandiaran Amarika (Nafarroako lehendakariordea) eta Ana Isabel Ugalde Gorostiza (Kanpoko lehendakariordea). Era berean, Jean-Michel Larrasquet Iparraldeko lehendakariordea barriro hautatu dabe.
Eusko Ikaskuntzari buruz hausnarketa estrategiko bati ekitea eta gizartean horrek dauen egitekoari buruz eztabaidatzea proposatu dau talde barriaren programeak, Eusko Ikaskuntza erakunde eraginkorra eta modernoa eta topaleku zein partaidetzagune bilaka daiten.
Esangura horretan, egiturak, bai gobernukoak zein kudeaketari jagokozanak, egokitu egingo dirala azpimarratu dau talde barriak, 'profesionaltasun eta erantzukizun partekatuaren oinarrien gainean'.
Era berean, jarduera programak kudeaketa ekonomikoa jarri dau bere lehentasunen artean, guztiz gatxa dan egoera honetan, bai gizarte osoarentzat, oro har, zein, modu berezian, kultura eta zientzia agenteentzat. Eusko Ikaskuntzak euskarri ekonomiko duin eta egonkorra izatea dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!