Mikel Lertxundiren 'Lekuko' eskultura multzoa ikusgai dago Berriatuko Urepel izeneko plaza barrian
2012-07-20 13:59 kulturbizBerriatuko herriak estimu handian dauen Urepel iturburua eta harek bustiten dituan lurra eta historia goratu nahi izan ditu Lertxundik artelan honetan. Bere eskultore begiradaz, bere estiloari eta filosofiari leial, ura sua eta aireagaz alkartu dau, orekearen bila beti, bakotxa bere agertokitik eta bere nortasunaren jaube gune beraren osogarri dala iradokiz.
Berriatuko herriak estimu handian dauen Urepel iturburua eta harek bustiten dituan lurra eta historia goratu nahi izan ditu Mikel Lertxundik artelan honetan. Bere eskultore begiradaz, bere estiloari eta filosofiari leial, ura sua eta aireagaz alkartu dau, orekearen bila beti, bakotxa bere agertokitik eta bere nortasunaren jaube gune beraren osogarri dala iradokiz, bata bestearen lagungarri, bizitzarako bizigai eta bizimodu baten ardatz.
Plazearen erdiguneak zernahi jolas eta ekintzari lekua jarten deutson bitartean, haren alboetan hirukia osotuz jarritako eskultura multzoak naturara hurreratzeko konbidapen edegia egiten dau, altxorrik preziatuenak eta gordeleku ederrenak eskaintzen dituen naturearen agertoki bitxiak eratuz. Bertan bizia hartzen dabela dirudi harriaren erraietatik azaleratzen dan urak, egurraren kanpo-barruak orrazten dituan aireak eta lurraren muineko burdingaia egitura tente eta indartsu galdatzen dauen suak; danak gizakiarentzako bizigarri.
Bertan bizia hartzen dabela dirudi baita, behinola, herriaren paisaje ekonomiko eta emozionala eregi eben harrobi, zerrategi eta burdinolen hots-ahotsek. Bizitzak bizia hartzen dau forma eta kolore bidez eta argiaren magia lagun gizakia eta naturea alkarganatzeko girotutako plazan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!