'Mundua aldatzeko ideiak' topaketetako pentsalariek gizarte-eredua berrikustea eskatu dabe
2012-07-10 18:17 kulturbizEusko Jaurlaritzearean 2012 Fundazinoan Mundua aldatzeko ideiak izeneko topaketak egin zituan Bilbon garagarrilaren 5etik 7ra bitartean. Kulturea eta jakintzearen arloko pentsalariak ondorio honetara ailegau dira: Egungo gizarte-eredua ultraliberala, bertikala eta insolidarioa barrikusi egin behar da.
Eusko Jaurlaritzearean 2012 Fundazinoan Mundua aldatzeko ideiak izeneko topaketak egin zituan Bilbon garagarrilaren 5etik 7ra bitartean. Kulturea eta jakintzearen arloko 18 pentsalari eta intelektual ezagun batu ziran jardunaldiotan. Topaketearen ondorioetan, hizlari guztiak bat etorri ziran: Egungo gizarte-eredua ultraliberala, bertikala eta insolidarioa barrikusi egin behar da, bardintasuna, humanismoa eta horizontaltasuna nagusi diran ereduaren behar dogu.
Hemen, konbidautako pentsalariek azalduitako mundua aldatzeko ideietako batzuk:
- Ahaleginak egin behar dira barriro be poderea eta politikea alkarregaz buztartzeko, eta estadu-nazinoa sorrarazo eben erakundeak modu globalean berregiteko: Zygmunt Bauman, Komunikazino eta Giza Zientzietako Asturiasko Printzea Saria
- Gizarte-talde desbardin biren arteko konponduezinei ekiteko modurik onena talde bien artean alkarreragina sorrarazotea da: Bence Fliegauf, Berlineko Zinema Jaialdiaren Epaimahaiaren Sari Nagusia.
- Zientziaren eta teknologiaren aldeko apostua egin behar dogu, funtsak jasoz eta gizarteak zientziaren eragina izan daian: Ignacio Cirac, Fisikako Espainiako Sari Nazionala.
- Orria beste aldera pasauko dogu, baina irakurri ondoren: Ramiro Pinilla, idazle bizkaitarra
- Politikeak merkatuaren gehiegikeriei mugak ipinteko tresnea izan behar da: Josep Ramoneda, Parisko Institut de Recherche et Innovation erakundeko presidentea.
- Herri bat bere lurretik kentzea herri horren historia desagerrarazoteko modu bat da. Hori lortzeko beste modu bat herriaren liburuak suntsitzea da: Susan Abulhawa, ‘Palestinarako haur-parkeak’ izeneko GKEaren sortzailea eta zuzendaria.
- Gerraosteko Europa biztu eban desbardintasun ekonomikoaren eta bardintasun politikoaren arteko orekea berreskuratu behar da: Alessandro Baricco, antzerkigile eta narratzaile italiarra.
- Kultura da benetako kapitala: Alfredo Jaar, artista, arkitektoa eta zinemagilea.
- Ezinbestekoa da munduko alfabetatze ezaren aurka, eta alfabetatze ezaren korrontearen aurka burrukan egitea. Guk aurre egin behar deutsagu irakurteko gai izatea ukatzen deuskunari: Luisa Etxenike, Frantziako Errepublikaren ‘Arteen eta Letren Ordenako Zaldun’ izentapena jasotako idazlea
- Garai honetan zarata, interferentziak eta guzurra besterik ez dogu jasoten. Podereari buruz hitz egiten deuskun, baina hura ostentzen ez dauen bitarteko bat behar dogu: Amy Goodman, Democracy Now! programaren aurkezlea.
- Aniztasuna sustatu behar dogu estandarizazinoaren ordez, askotan banalizazinoa da eta: Pier Giorgio Olivetti, Cittaslow Internacional mobimentuaren zuzendaria.
- Herritarrak, batez be gazteenak, adierazpen artistikoen, irakurketearen eta sormenaren inguruko sensibilidadeagaz lotu behar dira: Sergio Ramírez, Nikaraguako presidenteorde ohia eta Ventana literatura-mobimentuko burua.
- Afrika iparraldeko emakumeentzat Gernika erresistentzia baten ikur da, eta artearen eta kulturearen ikur bere bai: Wassyla Tamzali, MaghrebEgalité giza eskubideak bultzatzen dituan kolektiboaren kide sortzailea.
- Bereizi egin behar dira erlijinoa eta identidadea: Shashi Tharoor, Indiako kanpo-arazoetako ministro ohia eta Commonwealth Writers’ Prize sariaren irabazlea.
Mundua aldatzeko ideiak topaketearen abiapuntua pentsamenduari eta ideiei behar dan besteko garrantzia emotea izan da, gaur egungo krisialdia kontuan hartu, eta ekonomilariek konponbiderik topetan ez dabela ikusita.
Jardunaldiok Eusko Jaurlaritzearen Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren barruan dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!