'Udako liburutegiak' martxan dagoz Bilbon, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan

Bizkaie! 2012-07-13 10:27   kulturbiz

Bilboko Udal Liburutegien Sareak Udako liburutegiak programea ipini dau martxan domekan, garagarrilaren 15ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan. Heritarrek liburuak eta aldizkariak eskura izango ditue, eta umeei zuzendutako irakurketea sustatzeko jarduerak egingo dira

Bilboko Udal Liburutegien Sareak Udako liburutegiak programea ipini dau martxan domekan, garagarrilaren 15ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan. Heritarrek liburuak eta aldizkariak eskura izango ditue, eta umeei zuzendutako irakurketea sustatzeko jarduerak egingo dira.

Bilbotarrek liburuekaz eta irakurketeagaz bat egiteko dituen aukerak zabaldu gura ditu Udalak. Horregaitik, ohiko zerbitzuez gan (konsultea, liburuen mailegua, CD-ak, DVD-ak, hemerotekea, Internet), Bilboko Udal Liburutegiak Fangoko eta Txurdinagako kiroldegietara urtengo dira, 12:00etatik 19:30etara bitartean. Igaz 6.500 lagunek erabili zituen Udako liburutegiak.

Liburuak etxera eroan ahal izango ditue, aisi-gunean bertan ipiniko deutsen epearen barruan itzultzeko. Udal Liburutegien Sareko karnetik ez dauken herritarren bertan eskatu ahal izango dabe. Abuztuaren 15ean amaituko dira Udako liburutegiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu