22 konpainiak parte hartuko dabe Bilboko XIII. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian

Bizkaie! 2012-06-19 15:41   kulturbiz

XIII. Bilboko Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalidade maila bikaina erakusten dauen programazinoagaz dator, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan konpainietako batzuen azken proposamenak batu ditu. Bilboko XIII. Kalealdia garagarrilaren 2tik 7ra izango da aurten.

XIII. Bilboko Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalidade maila bikaina erakusten dauen programazinoagaz dator, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan konpainietako batzuen azken proposamenak batu ditu. Bilboko XIII. Kalealdia garagarrilaren 2tik 7ra izango da aurten.

Honezkero ohikoak diran Kale Nagusiaren inguruek eta Zazpi Kaleen inguruetako zenbait plazak 48 ikuskizun jasoko ditue. Konpainiak 22 dira eta horreetatik 13 Frantziatik eta Belgikatik etorritakoak dira, bat Argentinatik eta hiru Espainiatik, Euskal Herriko Gaitzerdi, Malas Compañías, Matrioska, Anita Maravillas eta Helena Golab taldeakaz batera.

Guztiek be euren azken lanak aurkeztuko ditue Bilbon, gehienak proposamen eszeniko barritzaileak, kaleko banda ibiltarien musikatik jantza garaikidera, kaleko antzerkiagaz, egitura mobikorrakaz edo zirkuko diziplinakaz egiten dan fusinoagaz batera, clown-a, malabareak, akrobaziak edo txotxongilo erraldoiak, besteak beste.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Metro Bilbaogaz alkarlanean antolatu dauen Bilboko Kalealdiak, Bilboko Institutu Frantsesaren laguntzinoa izan dau aurten be, Luc Amoros konpainia frantses ezagunaren presentzia lortzeko. Konpainia horrek, Page Blanche ikuskizuna ekarriko deusku, zuzeneko pinturea eta musikea buztartzen dituana; hitzordua: garagarrilaren 5ean, gaueko 22:30ean, Arriaga Plazan.

Ikus-entzule asko erakarriko dituan beste ikuskizun bat, Compagnie Circo Coliflor konpainia frantsesak garagarrilaren 3an eta 4an Bilbora ekarriko dauena izango da. Umore Azoka 2011n ikuskizun onenaren saria lirabazi eban Salir lana aurkeztuko dau. Baina, horrezaz gan, aste horretan gustu eta ikus-entzule guztiei zuzendutako ikuskizunak eta animazinoa egongo da, umorea, fantasia, kolorea eta argia nagusi izango diran aire zabaleko emonaldiakaz, hip-hop eta jantza garaikide ikuskizunakaz, txotxongilo erraldoiakaz, uriaren erdialdeko kaleetan ikusi ahal izango doguzan antzerki fisikoa, clown-ak eta kaleko musika banda bitxi eta zaratatsuak ahaztu barik.

Programazinoa garagarrilaren 2an abiatuko da, arratsaldeko 17:00etan, Histoire de Familieren Potín de Fanfare ikuskizun ibiltariagaz, irudimenez betetako ibilbidea egiten dauen burlazko txarangea. Bilboko Kale Nagusian ibiliko dira eta bidean topetan daben jenteagaz izandako hartu-emonetan eta inprobisazinoetan oinarritzen da. Jaialdiaren hasieran, baita be, Collectif Nomadenko eta Salut L´Artiste taldeek euren edertasun aretoak instalauko ditue Foru Jauregiaren inguruetan. Izan be, kaleko artista horreek makillajea eta ule-apainketea benetako arte bilakatzen dabe.

Garagarrilaren 3ko eta 4ko programazinoan, Umore Azoka 2011n ikuskizun onenaren saria irabazi eban eta akrobaziak, jantzea eta zuzeneko musikea nahasten dituan Circo Teatro Coliflor konpainia frantsesaren Salir ikuskizuna aurkeztuko da. Salir, alkarbiziteari eta bere alderdi gatxenei buruzko ipuin txikia da. Emonaldi bi eskainiko ditu, garagarrilaren 3an eta 4an, gaueko 22:30etatik aurrera, Arriaga Plazan eta Arenaleko kaian.

Ikuskizun barritzaileenen artean, garagarrilaren 4an, Tout simplement nous taldearen Un portrait 100 visages ikuskizuna helduko da Plaza Barrira. Proiektu horretan, gorputzaren hizkuntzea eta norberaren nortasuna baieztatzeko dauen gaitasuna azpimarratzen dira.

Garagarrilaren 5erako, Bilboko Kalealdiak jaialdiko proposamenik deigarriena ekarriko deusku. Programazinoa arratsaldeko 18:00etan hasiko da Arenalean, hip-hop saio bikotxagaz, eta 18:30etan, Defo belgikarrek La ménagerie ikuskizuna eskainiko dabe Plaza Barrian. Baina gaueko 22:30etan izango dogu aurtengo edizinoko ikuskizun nagusia: Luc Amoros konpainia frantses ezagunaren Page Blanche, antzerki surrealistea, zuzenean egindako ilusinoen antzerkia, brikolajea eta goi mailako teknologia nahastuz. Holan, hiru altuera dituan aldamio handiaren gainean, zuriz dagoan orrialdea balitx lez, sei antzezle-margolarik, zuzenean margotutako irudien bitartez zenbait istorio kontauko ditue.


Euskal taldeak

XIII. Bilboko Kalealdiak, kaleko arte eszenikoetako euskal produkzino barrienetako batzuk aurkeztuko ditu, Gaitzerdi Teatroa, Malas Compañías, Matrioska eta Anita Maravillas taldeen eskutik. Horrezaz gan, programazinoan, Helena Golab jantzari eta koreografoaren bere kaleko lehenengo muntajearen estreinaldia eskainiko deusku, Pa.ti.N izenekoa. Estreinaldia garagarrilaren 4an izango da, Plaza Barrian, arratsaldeko 18:45etik aurrera.

Matrioska taldeari jagokonez, Motel Matrioska lana urkeztuko dau.

Zirku barria ordezkatuz, Malas Compañías taldeak Orsay ikuskizuna ekarriko dau, zirkuko arteen eragin handia dauen ikuskizun ludikoa.

Beste alde batetik, Anita Maravillasek Arenaleraino eroango dau Blue bird txotxongilo erraldoien ikuskizuna.

Azkenik, eta jaialdiari amaierea emateko, garagarrilaren7an, Arriaga plazeak Gaitzerdi Teatroaren gaueko azken lana, Suz izenekoa, jasoko dau gaueko 22:30etik aurrera. Suz lanak, 1812ko Grim anaien Hansel eta Gretel eta txokolatezko etxetxoa ipuinaren bersino librea planteetan dau, formeari eta edukiari dagokionean ikus-entzule helduei zuzenduta dagoan bersino urratzailean. Ikuskizuna, bost antzezlek interpretautako hamar eszenak osotzen dabe.

Bilboko XIII. Kalealdiaren programazinoa, ordutegiak, kokalekuak eta bestelako informazinoa eskuratzeko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu